Urgazi Triatloi Taldea

    Atzo, otsailak 28, Zumaiako herri lasterketa izan zen. Herrian barrena 10 km eta 200 metroko ibilbide gogorra egin zuten 574 lasterkarik. Haizeak gogor jo zuen eta lortutako denborak ez ziren onenak izan. Aithadi Yuunnes santurtziarra (30:19) eta Ainhoa Murua triatleta zarauztarra (36:42) izan ziren garaileak. 66 emakume eta 508 gizonezko izan dira guztira. (Zaila da postuak ondo ematea helmugan sartutako postuaren arabera egin dutelako sailkapena, ez txiparen denbora kontuan hartuz. Ondorioz, denbora gutxiago egin arren korrikalari asko postuetan atzerago ageri dira sa...


Joan zen domekan, otsailaren 15ean, Euskadiko koparako puntuagarria den eski alpinismoko lasterketa jokatu zen Astun eta Candanchu artean; Aragoi Bailarako Rallya.   Aste osoan elurte eta elur jausi arrisku handiak izan ziren eta oraingoa ere pista barruan, segurtasun eremuan proba motz bat izango zela uste zen arren, azkenean elurra azkar eraldatu eta proba luze eta segurua egin ahal izan genuen.   Candanchuko errepideko sarreratik hasi zen proba. Raca Astuneko eski pistako gailurrik handienera hiru aldiz igo ziren lasterkariak, hiru ibilbidetatik. 1700 metrotik gorak...


Hastear

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2009-02-16 00:00

Urtea hasi denetik, lauzpabost herri lasterketa izan dira baina horietan elgoibartarrik ez da aritu (guk dakigula bederen). Hala ere, martxoaren erdialdetik aurrera askoz ere proba gehiago izango dira gure inguruan eta horien berri emango dizuegu.Duatloi denboraldia datorren larunbatean, otsailak 22, hasiko da, Barakaldoko proban. Sprint luzerako lasterketa izango da: 5-20-2,5. Lasterka gorabehera dexenteko ibilbidea du probak. Bizikletako zatian, berrz, ez da mendaterik igo behar, zirkuitu batean hainbat bira egin behar dira. Hala ere, aldapatxoek min handia egin dezakete. Giro aparta izan...


Joan den domekan, otsailak 8, Iker leonardok eta Arkaitz Iruretak mendi eskiko maila goreneko txapelketan parte hartu zuten, mendi eskiko munduko txapelketarako puntuagarria den Andorrako Font Blanca Arcalis Vallnord lasterketan. Bertan espezialitatean munduko onenak bertatik bertara ikusi eta animatu ahal izan zituzten, Izaskun Zubizarreta edo Patricia Althape Euskal Herriko parte hartzaileez gain, Kilian Jornet edo Mireia Miro katalanak, Laetitia Roux, Roberta Pedranzini, Florent Troillet, Giacomelli, Perrier, Gachet, Bonnet, … munduko onenen aurka leihatzeko aukera eduki zuten elgoi...


Joan zen astebukaeran urtarrilak 31-otsailak 1 euskadiko koparako puntuagarria zen open Altitoy mendi eskiko proba jokatu zen Luz-Saint Sauveur inguruetan. Hasiera batean astebukaera osoko mendi eskiko jai handi eta ikusgarri bat izan behar zena erdira murriztu zen astean zehar izandako gertakariengatik. Hain zuzen, elurjauzi baten ondorioz mendi sorospen taldeko gendarme bat (CRS) zendu zen. Hau dela eta “prefeta”k ez zuen proba osotasunean joka zedin baimenik eman eta azken unerarte bertan behera gelditzeko arriskua egon zen. Baina antolakuntzak egindako izugarrizko ahalegin eta lana...


2008a ezin hobeto amaitu genuen San Silvestrearekin eta 2009a ere horrelaxe hasten saiatu gara. Urgazi Triatloi Taldeko Jose Antonio Ruizek Elgoibarko Nazioarteko Juan Mugertza Krosean hartu zuen parte lehenengoz. 10 kilometroko lasterketa gogorrean, munduko onenekin leihatu zen Josean. Azken unera arte borrokatu arren, etiopiarrek doblatu egin zuten eta lasterketa utzi behar izan zuen elgoibartarrak. Hala ere, marka eta urrats garrantzitsua izan da, eta urtea hasteko modu ezin hobea. Gazteetan, Iñaki Sagarna eta Mikel Anakabe ere lehiatu ziren. Animo eta zorionak!


Urte berria hastearekin batera, duatloi-triatloi denboraldirako motorrak berotzen hasi behar dugu. Euskadiko Triatloi Federazioak 2009ko egutegia kaleratu du, eta inoiz baino lasterketa gehiago daude. Gugandik gertu eta berri-berria, Deba-Itziarko triatloi sprina:      2009KO EGUTEGIA DATA LASTERKETAREN IZENA DISTANTZIA 2009-02-22 BARAKALDOKO DUATLOIA SPRINA 2009-02-28 MUNGIAKO DUATLOIA SPRINA 2009-03-08 BASAURIKO DUATLOIA SPR...


2008a ere kirola eginez agurtu dugu aurten, zuei esker! Elgoibartar eta ingurukoak, eskerrik asko! Nik neuk lanetik, telefonoz jarraitu nituen lasterketaren nondik norakoak baina bertan banengo bezala gozatu nuen. San Silvestre lasterketa indarra hartzen ari da Elgoibarren eta hori da garrantzitsuena. Hirugarrena ere egin dugu. Hutsak aztertzeko eta datorren urterako konpontzen saiatzeko unea da orain. Bitartean, gozatu argazkiokin eta hasi urte berria ere kirolean. Eskerrik asko Urgazi Triatloi Taldearen izenean, eta urte berri on! Argazki gehiago: http://www.flickr.com/photos/89982959...


16 elgoibartar bildu ziren atzo Azpeitian, urteko azken eguneko lasterketa korritzeko. Donostiakoak eta Beasaingoak bezala, Azpeitiko San Silvestreak ere ospe handia dauka Gipuzkoan eta gero eta lasterkari gehiago biltzen dira. 662 lasterkari izan ziren guztira 8,3 km egiteko, eta irabazleak Asier Cuevas azpeitiarra (25:11) eta Ainhoa Murua triatleta zarauztarra (30:14). Postua Izena Denbora 14 Unai Narbaiza 28:09 21 Jose Antonio Ruiz 28:51 23 Angel Mari Lopez 28:57 29 Ibon Gabilondo 29:13 65 Alberto Garate 31:15 72 Mikel Ag...


III. San Silbestre lasterketa, Elgoibarren   Urgazi Triatloi Taldeak (Elgoibarko Udal Kirol Patronatuaren babesarekin) hirugarrenez antolatuko du aurten San Silbestre lasterketa herrikoia. Urteko azken eguna berezia izaten da berez eta hori kontuan hartuta, kirola eginez eta lagun arteko giroan agurtu nahi ditugu urte zaharra eta berria. Aurten ere, hasitako tradizio horri eutsi nahi diogu eta San Silbestre lasterketa antolatzen hasi gara.   Lasterketaren nondik norakoak             Lasterketa erabat herrikoia iza...


urgazi 1456153462931

Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.

Urgazi Triatloi Taldea