Elgoibartarrak eski gainean
Joan zen domekan, otsailaren 15ean,
Euskadiko koparako puntuagarria den eski alpinismoko lasterketa jokatu zen
Astun eta Candanchu artean; Aragoi Bailarako Rallya.
Aste osoan elurte eta elur jausi arrisku
handiak izan ziren eta oraingoa ere pista barruan, segurtasun eremuan proba
motz bat izango zela uste zen arren, azkenean elurra azkar eraldatu eta proba
luze eta segurua egin ahal izan genuen.
Candanchuko errepideko sarreratik hasi zen
proba. Raca Astuneko eski pistako gailurrik handienera hiru aldiz igo ziren
lasterkariak, hiru ibilbidetatik. 1700 metrotik gorako desnibel metatua egin
ostean Astuneko parkinean bukatu zen lasterketa.
Hiru elgoibartar aritu ziren proban: Eñaut
Izagirre gazteetan, eta Iñigo Lariz eta Arkaitz Irureta seniorretan
Denboraldiaren erdia pasa dute eta
eskiatzaile elgoibartarrak gustura daude orain arte loturikoarekin: “aurrean
dagoen talde batean sartuta gaude, lasterketan gure artean lehia polita egoten
da, eta horrek arinago joatera eta akatsik ez egitera behartzen gaitu. Bestela,
segituan galtzen dira postuak”, zioen Larizek, lasterketa amaieran pozik.
Bi astez geldirik egon ostean, martxoaren
7-8an izango dute hurrengo hitzordua, Europako Mendietan, Andres Regil
mendizale bizkaitarraren omenezko probaren 34 ekitaldian. Altitoyren ondoren
urteko bigarren proba garrantzitsuena izango da euskaldunentzat. Euskal Mendi
Federazioak antolatzen duen bigarren lasterketa izango da eta bi zati izango
ditu: larunbatean erlojuaren kontrako proba izango da, eta igandean orain dela
34 urte egin zen proba, binaka.
Partaideen kopurua mugatua izango da eta oraingoz 7 elgoibartar arituko dira lehian. Hala ere, itxaron zerrendan gehiago ere badaude. Zorte on!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: