Munduko mendi-eski txapelketa

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2009-02-09 00:00

Munduko mendi-eski txapelketa

Joan den domekan, otsailak 8, Iker leonardok eta Arkaitz Iruretak mendi eskiko maila goreneko txapelketan parte hartu zuten, mendi eskiko munduko txapelketarako puntuagarria den Andorrako Font Blanca Arcalis Vallnord lasterketan.

Bertan espezialitatean munduko onenak bertatik bertara ikusi eta animatu ahal izan zituzten, Izaskun Zubizarreta edo Patricia Althape Euskal Herriko parte hartzaileez gain, Kilian Jornet edo Mireia Miro katalanak, Laetitia Roux, Roberta Pedranzini, Florent Troillet, Giacomelli, Perrier, Gachet, Bonnet, … munduko onenen aurka leihatzeko aukera eduki zuten elgoibartarrek.

Normalean prentsatik edo internetetik jarraitzen dituzte hauen nondik norakoak eta bertatik bertara ze pertsona humilak diren ikustearekin harrituta bueltatu dira.

Harritzekoa izan da baita ere Ordino Arcalis eski pistaren jokabidea, munduko txapelketa egitekoa zela eta, pista gehienak itxi zituzten eta baliabide guztiak mendi eskiari eskaini zizkioten. “Hori pentsaezina egiten zaigu normalean joatera ohituta gauden eski pistetan, trabesiako eskiekin ibiltzearren aurpegi txarrarekin begiratzen diguten pistetan”.

Munduko mendi-eski txapelketa

Elur jausiberriak eta haizeak ez zieten nahi bezalako ibilbide luze eta gogorra segurtasunez egitea bermatu, eta azkenean, aurten ohikoa bihurtzen ari den ibilbide motz eta seguruarekin konformatu behar izan ziren. Halere, munduko onenak ze abiadan dabiltzan ikusteak, eta kirol gogor eta zail honetan lekutxoa egiten ari direla ikusita gustora itzuli dira biak.


Utzi iruzkina: