Urgazi Triatloi Taldea

Ekainaren 7an, Arnoko igoera jokatu zen, Mutrikun. 106 lagunek egin zuten 21 kilometroko mendi-lasterketa gogorra eta tartean elgoibartar bat ere izan genuen: Xabier Bergaretxe. 24. postuan sailkatu zen gainera. Lasterketa bi espezialista handik irabazi zuten: Aritz Kortabarria arrasatearrak (1:38:28) eta nesketan Oihana Kortazar elgetarrak (1:56:25). Postua Izena Denbora 24 Xabier Bergaretxe 1:56:26 Sailkapen osoa


Zegama-Aizkorri mendi-maratoia hitzordu berezia da euskaldunontzat. Ez lehiagatik soilik, Euskal Herriko paraje eder eta enblematikoenean jokatzen delako baizik. Urbiako larreetan, zaila da korrikalariak ikusi eta ez hunkitzea.Zortzigarren ekitaldia izan da aurtengoa, eta berriz ere Munduko Koparako puntuagarria. Izan ere, Skyrunner World Series munduko zirkuitu nagusiko lasterketa da Zegama-Aizkorri.Hauek dira lasterketaren ezaugarri teknikoak:Distantzia osoa . . . . . . .42,195 kilometroLur-pistan . . . . . . . . . . . . . . .10,5 km.Hormigoizko pistan . . . . . . . . . . . . . . .2 km.Me...


Larunbatean, maiatzak 16, Debabarreneko lehen triatloi sprina (750-25-2,5) jokatu zen. Aurtengo zirkuituko lehen proba izateaz gain, Deba-Itziar triatloia erronka handia zen gure taldearentzat, "gure" ohiko entrenamendu-eremuan jokatzen zen lehen triatloia baitzen. Zinez egun polita izan genuen, lasterketa gogorra, eta giro bikaina. Larunbat goiza eguzkitsu esnatu zen, haize gutxi eta tenperatura atsegina. Hala ere, Debara iritsi eta itsasoak ikaratu egin gintuen batzuk. Olatuak zeuden, itsas-ertzean batez ere, eta azken unean antolatzaileek aldatu egin zuten igeriketa probaren norabidea. ...


Atzo, maiatzak 17, Pagoetako mendi-lasterketa izan zen, Zarautz eta Pagoetako gurutzea lotzen dituen ibilbidean. Lasterketa gogorra izan zen, 15 kilometrokokoa eta 1468m-ko gorabehera metatukoa. 201 lagunek hartu zuten parte eta Nerea Amilibia aiarra (1:19:12) eta Didier Zago (1:01:58) izan ziren azkarrenak. Ez genuen elgoibartarrik izan, baina Gotzon Arakistain mendaroarrak 52. postuan amaitu zuen (1:22:27). Sailkapen osoa


Gaur, maiatzak 17, korrikalarien gozamenerako, bi lasterketa eder izan dira Donostian: maratoi erdi ezaguna (21.097 m) eta 10.400 metroko lasterketa. Bi aukera izan dira beraz, era guztietako korrikalarientzat. Maratoi erdian 1591 lagunek hartu dute parte eta 10 kilometrokoan 384 lagunek. Sailkapenetan ez da ageri partaideen jatorririk eta ia ezinezkoa da elgoibartarrak aurkitzea. Batzuen berri jaso dugu, baina eskertuko genizueke laguntzea. Postua Izena Denbora 146 Alberto Garate1:22:38 494 Xabier Bergaretxe 1:31:53 511 Christian Alonso 1:31:42 ...


Aizkorriko mendi maratoi handia ate joka dugu eta inguruan makina bat mendi-lasterketa daude egunotan. Joan den larunbatean, maiatzak 9, Arratzu-Urdaibai mendi-lasterketa izan zen. 30 kilometroko ibilbidea eta 4000 metroko malda pilatua izan zuten lasterkariek. Nesketan, Oihana Cortazar (3:27:07) mutrikuarra izan zen garailea, Nerea Amilibiaren aurretik. Mutiletan, berriz, Jokin Lizeaga (2:43:45) urnietarra izan zen jaun eta jabe. 15 neska eta 210 mutil izan ziren guztira eta Elgoibartik 5 lagun izan genituen. Postua Izena Denbora 28 Xabier Bergaretxe 3:16:14 29 J...


Gasteizen MartinFizen omenezko maratoia (42 km) korritu zen larunbatean, maiatzak 9. Guztira, 420 lagunek hartu zuten parte eta Rachid Nadij eta Maria Carmen Auñon izan ziren garaile. Izena Denbora Kilometroa Rachid Nadi 2:26:57 3:29 Maria Carmen Auñon 3:00:23 4:17 Egun berean, Iruñean, maratoi erdia (21 km) izan zen eta bertan ere jendetza bildu zen: 955 lagun. Victor Bitock keniarra eta Agnes Chebet izan ziren azkarrenak. Izena Denbora Kilometroa Victor Bitock 1:03:29 3:01 Agnes Chebet 1:17:49 3:41 Sailkapen osoa:www.cham...


16 neska eta 249 mutil izan dira gaur, maiatzak 10, Bilboko duatloi sprinean (5-20-2,5). Euskal Herriko duatloi zirkuituko lasterketa hau puntuagarria da udaltzainentzat eta Urgaziko kide Jose Antonio Ruiz oso ondo moldatu da. Radka Vodickova (1:03:59) eta Nicolas Capoferri (55:30) izan dira garaileak. Postua Izena Denbora 29 Jose Antonio Ruiz 1:03:53 Sailkapen osoa: www.triatloi.org


Gaur, maiatzak 10, Izarraizko mendi maratoi erdia (21 km) jokatu da. Erlo inguruko paraje zoragarrian, 144 lagun aritu dira nor baino nor gehiago, lasterka. Fernando Etxegarai berarra (1:53:08) eta Nerea Amilibia (2:39:38) espezialista aiarra izan dira azkarrenak. Elgoibartik, Aitor Osoro eta David Conde izan ditugu. Postua Izena Denbora 26 David Conde 2:16:12 42 Aitor Osoro 2:22:38 Sailkapen osoa


Jai-zubia izanagatik, makina bat lasterketa izan da joan den asteburuan. Santanderren, duatloi sprina (5-20-2,5)  izan zen eta bertan ere Urgaziko kide bat izan genuen: Jose Antonio Ruiz. Bi modalitateko lasterketa izan zen, banaka nahiz binaka eta ibilbidea laua izan arren, haizeak gogor jo zuen eta asko zaildu zuen lasterketa. Emakumezkoetan Cristina Alles (1:04:28) izan zen azkarrena eta mutiletan Andres Medinak eta Ivan Heviak osatutako bikotea (54:51). Guztira 9 neskak eta 98 mutilek hartu zuten parte. Postua Izena Denbora 12 Jose Antonio Ruiz 59:50 Sailkape...


urgazi 1456153462931

Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.

Urgazi Triatloi Taldea