Urgazi Triatloi Taldea

67 mutil eta 6 neska bildu ziren ostiralean, maiatzak 1, San Juandegiko mendi-lasterketan. 15 kilometroko ibilbidean, Onintza Zeberio (1:17:33) eta Fernando Etxegarai (58:34) izan ziren azkarrenak. Bi elgoibartar ere izan ziren proban. Postua Izena Denbora 19 Aitor Osoro 1:10:51 32 Asier Arrieta 1:14:59 Sailkapen osoa: www.herrikrossa.com


135 mutilek eta 7 neskak amaitu zuten igandean, apirilak 26, Arbizuko duatloia (8-40-4). James Attard (1:34:25) eta Lucia Garate (1:52:22) izan ziren garaileak eta Urgaziko kide Martin Dominguez oso ondo ibili zen. Postua Izena Denbora 54 Martin Dominguez 1:47:32 Sailkapen osoa: www.triatloi.org


Ibon Gabilondo urrun dago, AEBetan, lan kontuak tarteko. Baina hala ere, gertuko Urgaziko kidea da. Enumclaw-n, Washingtongo estatuan, Seattle-etik ordu betera duatloi bat egin berri du. 8,5 km korrika, 48 km bizikletan eta beste 6,5 korrika. Ibonek berak esan digunez, han proba guztiak drafting gabekoak dira, hau da, ezinezkoa da arerioen gurpilari segika joatea. Lasterketa gogorra izan dela esan digu, eta beste hau ere bai: "Atentzioa ematen duen gauza bat da hemen kirola edade eta jenero guztietako jendeak praktikatzen duela, oso irekia dago. Atentzioaematen du baita ere erabiltzen de...


Inma Rafael bilbotarra (3:17:57) eta Endika Garzia lasartearra (2:51:01) jaun eta jabe izan ziren larunbatean, apirilak 25, Arrigorriagako duatloi luzean (14km-57km-7km). Lasterketa horretan 2009ko Euskadiko distantzia luzeko duatloi Txapelketa jokatu da eta hurugarrenez Inma Rafael eta Patxi Urizar billabonatarra izan dira garaileak. 200 partaide izan ziren orotara, hotzak eta euriak gogortutako proban. Taldeka Trigoi Triatloi Talde goierritarra da irabazlea. Ez da elgoibartarrik izan bertan.


  Joan zen igandean, hilak 19, 2009ko mendi-eskiko Euskadiko Koparako azken lasterketa puntuagarria jokatu zen: Ral-li CEC. Katalunian izan zen, Conangles bailaran, Vielhako tunelaren hegoaldeko sarreratik gertu. Eski denboraldia gogoz amaitzea nahi zuten 125 partaide elkartu ziren bertan. Horien artean, Eñaut Izagirre elgoibartarra ere bai.   Goizeko zortzietan abiatu ziren lasterkariak. Lehenengo kilometroak korrika egin ondoren, eskiak oinetan jarri eta 900 metroko desnibel positiboa igotzeari ekin zioten, pare bat korridore tartean zituztela. 2.800 metro garai zen ton...


Aizkorriko mendi-maratoia ate-joka dugu eta horren erakusgarri, 160 gizon eta 5 emakume bildu ziren, igandean, apirilak 19, Gasteizko mendi-maratoi gogorrean. Elgoibartik Urgaziko kide Jon Revertek 12. postuan amaitu zuen eta Aizkorrirako prestaketa ona egiten ari dela erakutsi du. Raul Garciak (3:21:01) eta Nerea Amilibia aiarrak (4:09:32) irabazi zuten lasterketa. Postua Izena Denbora 12 Jon Revert 3:57:05 Sailkapen osoa: www.ascentium.org


Larunbatean, apirilak 18, Gernikako Nazioarteko Duatloia eta San Adriango Duatloia korritu dira gure lurretan. Lehenengoan, nazioartekoa izanik, partaidetza paregabea izan zen, baina elgoibartarrik ez. Nafarroan, berriz, San Adriango duatloi sprinean (6,5-23,3) Jose Antonio Ruiz 6. postuan helmugaratu zen. Lasterketa irekia izateaz gain, udaltzainen koparako puntuagarria da eta sailkapen horretan Urgaziko kidea izan zen lehenengoa. 172 lagun bildu ziren guztira eta sailkapen nagusian Endika Garcia (1:12:21) eta Lucia Garate (1:27:15) izan ziren azkarrenak. Zorionak Josean! Postua Ize...


Gaur, igandea, Aginagako mendi-lasterketa ere izan da. 14,24 kilometroko ibilbide aldapatsua izan da, eta 494,60 metroko desnibela izan dute lasterkariek. Driss Bensaidek (53:22) irabazi du lasterketa eta nesketan Nerea Amilibia izan (1:08:03) da azkarrena. Elgoibarko Aitor Osorok parte hartu du bertan. Postua Izena Denbora 54 Aitor Osoro 1:06:26 Sailkapen osoa: www.herrikrossa.com


Azkoitiko duatloi motza (8-2640-4) izan da gaur, igandea. Ohi bezala, Gipuzkoako lasterketa honetan jende asko bildu da eta goi-mailako partaidetza ere bai. 15 neskak eta 245 mutilek amaitu dute proba eta Lucia Garate (1:30:24) eta Raul Amatriain (1:21:25) izan dira azkarrenak. Elgoibartik Urgazi Triatloi Taldeko Martin Dominguez izan da, eta oso lasterketa ona egin du. Iñigo Ansola elgoibartarra ere izan da bertan. Postua Izena Denbora 64 Martin Dominguez 1:29:19 233 Iñigo Ansola 1:47:29 Sailkapen osoa: www.triatloi.org


Urnietan, Adarrako igoera izan zen martxoaren 29an. 13,5 kilometroko mendi-lasterketa gogor honetan 191 lagunek hartu zuten parte eta Ionut Zinca mendi-lasterkari espezialista izan zen garaile (58:35). Nesketan, Nerea Amilibia aiarra izan zen azkarrena (1:17:58). David Conde eta Jon Revert elgoibartarrak ere izan dira. Postua Izena Denbora 23 David Conde 1:09:31 24 Jon Revert 1:09:33 Sailkapen osoa: www.herrikrossa.com


urgazi 1456153462931

Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.

Urgazi Triatloi Taldea