Arrigorriaga: Euskadiko duatloi luze txapelketa

Arrigorriaga: Euskadiko duatloi luze txapelketa Urgazi Triatloi Taldea | 2009-04-27 00:00

Inma Rafael bilbotarra (3:17:57) eta Endika Garzia lasartearra (2:51:01) jaun eta jabe izan ziren larunbatean, apirilak 25, Arrigorriagako duatloi luzean (14km-57km-7km). Lasterketa horretan 2009ko Euskadiko distantzia luzeko duatloi Txapelketa jokatu da eta hurugarrenez Inma Rafael eta Patxi Urizar billabonatarra izan dira garaileak. 200 partaide izan ziren orotara, hotzak eta euriak gogortutako proban. Taldeka Trigoi Triatloi Talde goierritarra da irabazlea. Ez da elgoibartarrik izan bertan.


Utzi iruzkina: