1123 lagunek amaitu dute gaur, Diego Garciaren omenezko Azkoiti-Azpeiti maratoi erdia, 65 emakumek eta 1058 gizonek. Hunkigarria, hitz horrekin definituko nuke gaurko lasterketa. Hotz zegoen arratsaldeko lauretan azkoitian, baina giroa beroa zen. 10 urritu atera dira lehenengo, hori da hori adorea! Ondoren atera gara korrikalariak. Lasterketa oso azkar joan da, eta hala nesketan nola mutiletan podiumekoek denbora ikaragarriak egin dituzte, baina hala ere, errekorrik lortu gabe: lasterketa William Cheborrek irabazi du (1:01:06) eta nesketan Yesenia Centeno izan da azkarrena (1:10:09), s...
Durangoko duatloi motza (8-40-4) izan da gaur, eta Urgaziko kide Jose Antonio Ruizek postu bikaina lortu du. 19. izan da helmugan. Lasterketa Patxi Vilak irabazi du (1:49:59) eta nesketan Inma Rafael (2:05:20) izan da nagusi. Postua Izena Denbora 19 Jose Antonio Ruiz 1:56:36 Sailkapen osoa: www.triatloi.org
991 lagunek (158 neskak eta 833 mutilek) amaitu dute gaur, martxoak 22, Udaberriko Lasterketa, Donostian. 10 kilometroko lasterketa lau honetan 1000 lagunentzako dortsalak izaten dira, baina bestela, askoz ere jende gehiagok hartuko zuen parte. Izan ere, ibilbidea Donostia erdigune zoragarrian barrena izateaz gain, laua eta azkarra da. Gaur, gainera, giro ezinhobea izan da Donostian, eta goizeko 10:00etan, 8 gradu baino ez. Korrikalari gehienentzat paregabea. Kamel Zianik irabazi du lasterketa, errekorra lortuta gainera (30:42). Nesketan, berriz, Pili Bodegas izan da nagusi (38:08). El...
229 gizonezko eta 29 emakume elkartu dira gaur, martxoak 19, Zestoan, herri lasterketan parte hartzeko. Lasterketa laburra izan arren, makina bat jendek hartzen du parte lasterketa honetan Azkoiti-Azpeitiko maratoi erdia prestatzeko. Gaurkoan Aitor Egaña zestoarra (26:00) eta Elena Calvillo beasaindarra (22:19) izan dira azkarrenak. Zirkuitu gorabeheratsu eta gogorrean barrena, mutilek 8.567 m egin dituzte; neskek, berriz, bira bat gutxiago, 5.607m. Elgoibartik 5 lagun izan dira.Neskak (5.607 m): Postua Izena Denbora 4 Ainhoa Lendinez 22:54 Mutilak (8.567m): P...
Larunbatean, martxoak 14, Oñatiko duatloi ikusgarri eta gogorra izan zen; 8 km korrika, 40 km bizikleta eta 4 km korrika. Lehia estuaren ostean, Nicolas Capoferrik (1:39:58) segundo baten aldeaz garaitu zuen lehengo urteko irabazlea, Laurent Galinier (1:40:27). Emakumeetan, berriz, Inmakulada Ruiz izan zen azkarrena (1:58:25). 290 mutil eta 13 neska izan ziren guztir, eta tartean Martin Dominguez elgoibartarra. Postua Izena Denbora 101 Martin Dominguez 1:54:27 Sailkapen osoa: www.triatloi.orgBestalde, gaur igandea, martxoak 15, Altzako 1. duatloi sprina (5-20-2,5...
15 emakume elgoibartar izan ziren igandeko Lilatoian, Donostian. 5 kilometroko ibilbide urbano eta lauan, Nerea Amilibia espezialista izan zen garaile (19:16).Hauek dira sailkapenean ageri diren elgoibartarrak (inor falta bada, abisatu faborez, halako lasterketen sailkapena ez da eta oso ohikoa izaten). Postua Izena Denbora 20 Pilar Arriola 21:21 39 Lurdes San Martin 22:46 85 Pilar Lama 24:35 103 Lore Bereziartua 25:03 179 Nerea Sanz 26:30 234 Saioa Iriondo 27:22 290 Agurtzane Arriola 28:04 291 Usua Arri...
Eñaut Izagirrek bi sari lortu ditu aurtengo Andres Regil eski-txapelketan. Joan den asteburuan izan da, martxoak 7-8, Europako Mendietan. Berarekin batera, beste 5 elgoibartar ere izan dira lehian; Arkaitz Irureta, Iñigo Lariz, Iker Leonardo, Haritz Arrieta eta Aitor Salaberria. Bi eguneko saioa egin dute elgoibartarrek: larunbateko proba gainera, Regil koparako puntuagarria izateaz gain, Euskadiko kronoeskalada txapelketa ere bazen. Lasterketa horretan, Iñigo Lariz hirugarren sailkatu zen. Igandekoa oso bestelako lasterketa izan zela esan digu Arkaitzek: "larunbatean bikotearen batur...
Gaur, martxoak 8, Basauriko duatloi sprina izan da (6-20-3). 173 mutilek eta 20 neskak hartu dute parte lasterketan eta Santiago Arnes (1:04:58) eta Ainhoa Murua (1:15:15) izan dira azkarrenak. Duatloi sprina izanagatik, Basauriko lasterketa gogorra da oso, bizikletan batez ere malda pikoren bat baitu tartean. Elgoibartik Urgaziko kide Martin Dominguez izan dugu. Postua Izena Denbora 44 Martin Dominguez 1:13.36 Sailkapen osoa: http://www.triatloi.org/clasificaciones2009/basauri_archivos/MASCULINA.pdf
Arkaitz Irureta elgoibartar eskiatzaileak zilarrezko bi domina irabazi ditu joan den asteburuan. Somporten, iraupen-eski pistan Gipuzkoako Txapelketan egin du balentria Iruretak. Larunbatean modalitate klasikoan 10 kmko ibilbidea egin zuten; atzo, berriz, 30 km estilo librean. Larunbateko proban 5 kmko ibilbide bati bi itzuli egin behar zizkioten, erlojuz kontra 15 segundoko tartean aterata. Honela esan digu Arkaitzek berak: "Elurra nahiko motel omen zegoen eta jaitsierak ez ziren oso malkartsuak. Horregatik, eskiarentzat argizari egokiak aukeratzeak berebiziko garrantzi...
Atzo, martxoak 1, Bartzelonako maratoia izan zen (42,195 km). 8280 lagunek hartu zuten parte eta lasterketa arrakastatsua izan zen erabat. Johnstone Ghebbi keniarrak (2:14:42) irabazi zuen lasterketa eta emakumezkoetan Mihret Tadesse etiopiarra (2:42:12) izan zen azkarrena. Albiste txar bat ere utzi zuen lehiak, 27 urteko mutil gazte bat hil baitzen ibilbidean, arazo kardiobaskularrak medio. Elgoibartik hiru ordezkari izan genituen: Xabier Bergaretxe, Unai Narbaiza eta Mikel Agullo. Unai bera 42. postuan helmugaratu zen eta hirurak bikain ibili ziren. Zorionak benetan! Postua Izena ...
Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.
Urgazi Triatloi Taldea
ondo, bagoiez piano piano, aunke laster helduko di duatloiek.