Urrea balio duen zilarra

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2009-03-02 00:00
1

 

Arkaitz Irureta elgoibartar eskiatzaileak zilarrezko bi domina irabazi ditu joan den asteburuan. Somporten, iraupen-eski pistan Gipuzkoako Txapelketan egin du balentria Iruretak. Larunbatean modalitate klasikoan 10 kmko ibilbidea egin zuten; atzo, berriz, 30 km estilo librean.

Gipuzkoako iraupen-eski Txapelketa

 

Larunbateko proban 5 kmko ibilbide bati bi itzuli egin behar 
zizkioten, erlojuz kontra 15 segundoko tartean aterata. Honela
esan digu Arkaitzek berak: "Elurra nahiko motel omen zegoen
eta jaitsierak ez ziren oso malkartsuak. Horregatik, eskiarentzat
argizari egokiak aukeratzeak berebiziko garrantzia zeukan jaisten
denbora asko ez galtzeko. Aukeraketa onegia ez nuen egin, eta
jaitsieretan denbora galtzen nuela igarri arren bigarren postua
lortu naban 35 minutuko denborarekin (3 minutu eta 30 segundo
kilometroko).
Igandean, berriz, lasterkari guztiak batera irten ziren. Lasterketa
 irekia zen eta Skating estiloa aukeratu zuten gehienek, bizkorrago
ibiltzeko. 7,5 kmko ibilbide malkartsuari (horia + berdea + urdina) 4
buelta eman behar zitzaizkion. Desnibela ere larunbatean baino
handiagoa zen. "Lasterketa oso ezberdina zen, batzuei distantzia
motzak hobeto joaten zaizkie luzeak baino; eta batzuk estilo bateko
lasterketetan hobeto dabiltza bestetan baino. Hala ere, berriz ere
bigarren postua lortu naban, oraingoan 3 min/km erritmoan, bezperan
baino azkarrago; 30 km egiteko ordu eta erdi eginaz", esan digu
Arkaitzek.
Aurten Iraupen eskian egin duen lehen lasterketa izan da eta harro dago
oso elgoibartarra: "lehenengo itzulia motel egin nuen modalitatera ohitzen,
baina hankak berotu eta soltatzea lortu nuenean, azken hirurak erritmo
bizian egin ahal izan nituen, eta niretzat ere sorpresatxoa izan zen.
Hirugarren itzulirako, jendea onenak emanda zegoenean, ni
orduan onenean sartzen. Itzuli horretan jende asko pasatu naban".
Zalantzarik gabe, eskia gero eta indar handiagoa hartzen ari da Elgoibarren eta
espezialistak ere gero eta trebatuago daude. Datorren asteburuan izango dute
hurrengo hitzordua, Europako mendietako Regil zeharkaldian.
Zorionak eta segi horrela!
yle Definitions */ p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal {mso-style-parent:""; margin:0cm; margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:12.0pt; font-family:"Times New Roman"; mso-fareast-font-family:"Times New Roman";} pre {margin:0cm; margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:"Courier New"; mso-fareast-font-family:"Times New Roman";} @page Section1 {size:612.0pt 792.0pt; margin:70.85pt 70.85pt 70.85pt 70.85pt; mso-header-margin:36.0pt; mso-footer-margin:36.0pt; mso-paper-source:0;} div.Section1 {page:Section1;} -->

elgoibartar bat

elgoibartar bat 2009-03-02 22:38 #1

<p>Zorionak Arkaitz!</p>

<p>Urteekin hobetzen zoazela dirudi</p>


Utzi iruzkina: