Ibon Gabilondo, 5. AEBetan

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2009-04-27 00:00

Ibon Gabilondo urrun dago, AEBetan, lan kontuak tarteko. Baina hala ere, 
gertuko Urgaziko kidea da. Enumclaw-n, Washingtongo estatuan,
Seattle-etik ordu betera duatloi bat egin berri du. 8,5 km korrika,
48 km
bizikletan eta beste 6,5 korrika.
Enumclawko (Washington) duatloia

Ibonek berak esan digunez, han proba guztiak drafting gabekoak dira, hau da, 
ezinezkoa da arerioen gurpilari segika joatea.
Enumclawko (Washington) duatloia Lasterketa gogorra izan dela esan digu, eta beste hau ere bai: "Atentzioa
ematen duen gauza bat da hemen kirola edade eta jenero
guztietako jendeak praktikatzen duela, oso irekia dago. Atentzioa
ematen du baita ere erabiltzen den materiala punta puntakoa
dela, bizikletetan batez ere gurpilak, kaskoak eta aerodinamika
orokorrean asko lantzen da." Enumclawko (Washington) duatloia Lasterketa gogorra izan zela esan digu, baina Ibon Gabilondo triatleta saiatua
da eta bosgarren egin du itsasoaren bestaldea. Michael Gordonek irabazi zuen
proba (2:09:28). Laster izango da berriro hemen, Euskal Herriko zirkuituko
triatloietan parte hartzeko. Zorionak Ibon eta laster arte!

Postua

Izena

Denbora

5

Ibon Gabilondo

2:17:22

 


Utzi iruzkina: