Pagoeta mendi-lasterketa
Atzo, maiatzak 17, Pagoetako mendi-lasterketa izan zen, Zarautz eta Pagoetako gurutzea lotzen dituen ibilbidean. Lasterketa gogorra izan zen, 15 kilometrokokoa eta 1468m-ko gorabehera metatukoa. 201 lagunek hartu zuten parte eta Nerea Amilibia aiarra (1:19:12) eta Didier Zago (1:01:58) izan ziren azkarrenak. Ez genuen elgoibartarrik izan, baina Gotzon Arakistain mendaroarrak 52. postuan amaitu zuen (1:22:27).
Sailkapen osoa
Iruzkinak
Utzi iruzkina: