Urbia hunkigarria
Zegama-Aizkorri mendi-maratoia hitzordu berezia da euskaldunontzat. Ez lehiagatik soilik, Euskal Herriko paraje eder eta enblematikoenean jokatzen delako baizik. Urbiako larreetan, zaila da korrikalariak ikusi eta ez hunkitzea.
Zortzigarren ekitaldia izan da aurtengoa, eta berriz ere Munduko Koparako puntuagarria. Izan ere, Skyrunner World Series munduko zirkuitu nagusiko lasterketa da Zegama-Aizkorri.
Hauek dira lasterketaren ezaugarri teknikoak:
Distantzia osoa . . . . . . .42,195 kilometro
Lur-pistan . . . . . . . . . . . . . . .10,5 km.
Hormigoizko pistan . . . . . . . . . . . . . . .2 km.
Mendi bideetan . . . . . . . . . . . . .24,695 km.
Errepidean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .0,5 km.
Desnibela guztira . . . . . . . . . .5.472 metro
Goraka . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .2.736 m.
Beheraka . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .2.736 m.
Gehienezko altitudea . . . . . . . . .1.551 m.
Gutxienezko altitudea . . . . . . . . . .296 m.
Tarteko helmuga . . . .Aizkorri (22,6. km.)
Tarteko kontrolak . . . . . . . . . . . . . . . . . . .14
Jan-edateko guneak . . . . .14 (gutxienez)
Gehienezko denbora . . . . . . . . . . . . .8 ordu
Hauek dira lasterketaren errekorrak:
Gizonezkoen errekorra: 03:53:18 (R. Jebb 2005)
Emakumezkoen errekorra: 04:43:04 (A. Mudge 2006)
Aurten denak zeuden Kilian Jornet 21 urteko katalanari begira, azken bi urteetaan berak eraman baitu txapela. Hala ere, Kilianek ez du parte hartu, anemiak jota baitago, eta ondorioz, aurreikuspenak hautsita, Ricky Lightfootek irabazi du lasterketa, 04:03:12 denbora eginez. Nesketan, berriz, Emanuela Briziok 04:38:19 denbora egin du eta beraz, errekorra hautsi. 345 gizonezko eta 35 emakumezko izan dira guztira, eta azpimarratzekoa da Oihana Kortazar elgetarrak, Karakaten behin baino gehiagotan nagusitu denak, 7. postuan amaitu duela lasterketa.
6 elgoibartar izan ditugu aurten Aizkorrin. Unai Narbaizak hanketako minez bertan behera utzi behar izan du lehia, baina gainerakoek oso postu onak lortu dituzte.
Postua |
Izena | Denbora | Erritmoa |
51 |
Jon Revert |
04:48:15 |
6:50 |
52 |
David Conde |
04:48:17 |
6:50 |
88 |
Xabier Bergaretxe |
05:01:15 |
7:08 |
215 230 |
IƱigo Lariz Josu Mendikute |
05:52:16 05:54:17 |
8:21 8:24 |
Sailkapen osoa
Aizkorriko maratoilariak burdinazko gizon-emakumeak dira, eta elgoibartarrak kirolzale amorratuak izateaz gain, taldekide ezin hobeak dira. Makina bat entrenamendu eta lasterketatan egiten dugu bat, eta horien kiroltasuna paregabea da. Zegama-Aizkorri handian bezala gozatzen dute Nahaste Borrasten, Elgoibarko Itzulian eta bestelako norgehiagoka txikietan, eta guztietan irribarrez laguntzen ingurukoei. Txoko honetatik zorionak eman nahi dizkiegu guztiei. Zuek bai txapeldun beteak!
Argazkiak
Iruzkinak
Utzi iruzkina: