7 elgoibartar, Arratzuko mendi-lasterketan
Aizkorriko mendi maratoi handia ate joka dugu eta inguruan makina bat mendi-lasterketa daude egunotan. Joan den larunbatean, maiatzak 9, Arratzu-Urdaibai mendi-lasterketa izan zen. 30 kilometroko ibilbidea eta 4000 metroko malda pilatua izan zuten lasterkariek. Nesketan, Oihana Cortazar (3:27:07) mutrikuarra izan zen garailea, Nerea Amilibiaren aurretik. Mutiletan, berriz, Jokin Lizeaga (2:43:45) urnietarra izan zen jaun eta jabe. 15 neska eta 210 mutil izan ziren guztira eta Elgoibartik 5 lagun izan genituen.
Postua |
Izena | Denbora |
28 |
Xabier Bergaretxe |
3:16:14 |
29 |
Jon Revert |
3:16:14 |
36 |
Manolo Ramos |
3:20:24 |
40 |
Unai Narbaiza |
3:21:39 |
132 |
Eduardo Uribe |
3:58:13 |
133 |
Josu Mendikute |
3:58:15 |
Sailkapen osoa
Horrez gain, 23 urtez azpikoentzat 16 kilometroko ibilbidea izan zen eta bertan, 13 lagunetik Eñaut Izagirre elgoibartarra 12. postuan sailkatu zen. Zorionak guztioi!
Postua | Izena | Denbora |
12 |
Eñaut Izagirre |
2:03:40 |
Argazkiak
Iruzkinak
Utzi iruzkina: