Hastear

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2009-02-16 00:00

Urtea hasi denetik, lauzpabost herri lasterketa izan dira baina horietan elgoibartarrik ez da aritu (guk dakigula bederen). Hala ere, martxoaren erdialdetik aurrera askoz ere proba gehiago izango dira gure inguruan eta horien berri emango dizuegu.

Duatloi denboraldia datorren larunbatean, otsailak 22, hasiko da, Barakaldoko proban. Sprint luzerako lasterketa izango da: 5-20-2,5. Lasterka gorabehera dexenteko ibilbidea du probak. Bizikletako zatian, berrz, ez da mendaterik igo behar, zirkuitu batean hainbat bira egin behar dira. Hala ere, aldapatxoek min handia egin dezakete. Giro aparta izango da, eta nork bere gorputza zein puntutan dagoen ikusteko, ezin hobea!

Informazio gehiago: www.triatloi.org


Utzi iruzkina: