Elgoibartarrak Alti Toyn
Joan zen astebukaeran urtarrilak 31-otsailak 1 euskadiko koparako puntuagarria zen open Altitoy mendi eskiko proba jokatu zen Luz-Saint Sauveur inguruetan.
Hasiera batean astebukaera osoko mendi eskiko jai handi eta
ikusgarri bat izan behar zena erdira murriztu zen astean zehar izandako
gertakariengatik. Hain zuzen, elurjauzi baten ondorioz mendi sorospen taldeko
gendarme bat (CRS) zendu zen. Hau dela eta “prefeta”k ez zuen proba osotasunean
joka zedin baimenik eman eta azken unerarte bertan behera gelditzeko arriskua
egon zen. Baina antolakuntzak egindako izugarrizko ahalegin eta lanaren
ondorioz larunbatean prestaturiko mendi ibilbide bat burutu zen eta igandean
benetako festa bizi izan zen Bareges inguruan.
Lasterketa
hauetan ohikoa den bezala luzeerari dagokionez bi ibilbide egoten dira. Baina
zailtasunari dagokionez bi ibilbideak alpinoak eta ikusgarriak egiten
ahalegitzen dira. Ibilbide luzeena A delakoa, konpetitiboa izaten da bertan
estatuko eta Andorrako eskiatzailerik onenek hartu zuten parte. B ibilbidea,
ostera, ibilbide herrikoia da eta giro aparta bizi izan zen partehartzaileen
artean. Esan beharra dago Pirinioetan antolatzen diren eski frogetatik
arrakastatsuena dela 550 partehartzailek izena eman zuteneta.
Bertan hamabost bat elgoibartarrek parte hartu zuten, elgoibarren kirol ikusgarri honek duen arrakastaren erakusgai. Hauek animatzera beste horrenbeste herritar hurbildu ziren eta igandeko proba bakarrik izan arren antolakuntzaren trazaketa lan onak, eguraldi apartak eta giro ezinhobeak asebeteta utzi zituen elgoibartar guztiak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: