2008ko San Silvestre lasterketa
III.
San Silbestre lasterketa, Elgoibarren
Urgazi Triatloi Taldeak (Elgoibarko Udal Kirol Patronatuaren babesarekin) hirugarrenez antolatuko du aurten San Silbestre lasterketa herrikoia. Urteko azken eguna berezia izaten da berez eta hori kontuan hartuta, kirola eginez eta lagun arteko giroan agurtu nahi ditugu urte zaharra eta berria. Aurten ere, hasitako tradizio horri eutsi nahi diogu eta San Silbestre lasterketa antolatzen hasi gara.
Lasterketaren nondik norakoak
Lasterketa
erabat herrikoia izango da. Parte hartzen dutenek ez dute ezer ordainduko eta
dortsalik eta saririk ere ez da egongo. Izan ere, horiek antolatzen hasi
ginenean ikusi genuen dortsalek eta sariek jendea lehiara bultzatuko zutela eta
ez dela hori gure asmoa. 5 km inguruko ibilbide erraz eta ezagunean ahalik eta
elgoibartar gehien biltzea da gure nahia, lehiarako badirelako beste hamaika
lasterketa urte osoan. Lasterketa herritar guztientzat izango da, profesional
nahiz amateurrentzat. Adin orotako jendeak parte hartzea nahi dugu, baina
beti bezala, parte-hartzaileei gutxieneko prestakuntza fisikoa izan dezaten
eskatu nahi diegu, gorabeherarik gerta ez dadin.
Lasterketa Plaza Handian hasiko da,
17:00etan.
Ibilbidea (obrengatik,
litekeena da zatiren bat aldatu behar izatea):
Luzera: 5
km inguru.
Ibilbidea:
Irteera:
Plaza Handia
Santa Ana kalerantz
"Ametsa" tabernako bidegurutzean
gora
San Ignazio kalea
Santa Anako bidegurutzea
Tren Geltokiaren kalea
Anbulatorioa
Txarriduna hotelaren atzetik Artetxera
San Pedro auzoa
San Antolingo aldapa
San Antolin gainean buelta eman
San Pedro auzoa
Artetxe
Txarriduna hotelaren atzetik
Anbulatorioa
Taxien geltokia
Errosario Kalea
Santa Ana kalea
Tren Geltokiaren kalea
Anbulatorioa
Madalako parkea
San Frantzisko kalea
San Bartolome kalea
Helmuga:
Plaza Handia
Herritar orori dei egin nahi diegu parte
har dezaten. Ez dugu irabazlerik eta galtzailerik nahi, herrian kirol jardueren
eskaintza zabaldu nahi dugu, eta urteko azken eguna kirola eginez agurtu.
Oharra: azken urteetan egunean bertan jende asko biltzen dela eta, aurretik izena emateko aukera izango da aurten. Horretarako, inskripzio orriak Kiroldegian izango dituzue eskuragarri.
Datuak
Eguna: Abenduak 31,
asteazkena.
Ordua: 17:00.
Luzera: 5 km inguru.
Elgoibarren,
2008ko abenduaren 23an
Urgazi
Triatloi Taldea
Iruzkinak
Utzi iruzkina: