Martin Dominguez, Atleta osoan
Gaur, ekainak 22, Atleta osoa lasterketa izan da Hernanin. Lasterketa berezi honetan, 5,4 kilometroko zirkuitu bati bi buelta ematen dizkiote korrikalariek. 25 kg-ko zaku bat hartu eta 6 aldiz altxatzen dute sorbalda gainera, 5,3 km korrika (tartean Urumea ibaiaren 100 m zeharkatuz) eta azkenik, 5,4 km egiten dituzte bizikletan. Guztira, 16,2 km bizikletan eta 5,8 km korrika.
Nabari da Elgoibarko Nahaste Borraste proba asteon izango dela, Atleta osoa proba gogor honetan Nahaste Borrasteko espezialista eta Urgaziko kide Martin Dominguez izan baita. 36 lagun bildu dira aurten eta Martin 8. izan da. Irabazlea ere Urgaziko kide ohi bat izan da: Alexander Agirretxe.
Postua |
Izena | Denbora |
1 |
Alexander Agirretxe |
47:13 |
8 |
Martin Dominguez |
50:59 |
Iruzkinak
Utzi iruzkina: