Gipuzkoako triatloia

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2008-06-16 00:00

Ekainaren 15ean, igandea, Gipuzkoako triatloi sprina (750-20-5) jokatu zen Donostian. Zarauzko triatloi handia larunbatean bezperan izaten denez, Gipuzkoako triatloiak maila apalagoa izaten du. Hala ere, mugaz bestaldeko triatletak eta Euskal Herriko beste makina bat bildu dira aurten ere.
Gipuzkoako triatloiaGipuzkoako triatloia
Hondarretako hondartzatik atera eta 750 m igerian egin ostean, Usurbileraino 20 km bizikletan eta azkenik, Kontxako badia ikusgarrian 5 km korrika. 230 mutilek amaitu zuten proba eta lehia estua izan zen buruan zihoazenen artean. Azkenik, Jaimie Rhodes australiarra gailendu zen korrikaldian, eta denbora paregabean amaitu zuen proba: 57 minutu eta 6 segundo. Nesketan 39 lagun atera ginen eta Nuria Blanco madrildarra izan zen azkarrena (1:06:33).

Lasterketa hasierako bideoa:


Elgoibartar bakarra ni neu, Ainhoa Lendinez. Beti bezala ikaratuta atera nintzen igeri egitera, hori baita nire kirol ahulena, baina egia esan, atzokoan disfrutatu ere egin nuen nolabait. Ura bare-bare zegoen eta mutilekin atera ginen arren, lekutxoa egin eta aurrera. Gipuzkoako triatloia Bizikletan arnasa hartzeko astirik gabe uretan galdutako zenbait postu aurreratzen saiatu nintzen, baina 20 km oso tarte txikia da sailkapenean aurrera egiteko. Korrikaldian ere hortzak estutu eta azkenean, 7. postuan sartu nintzen Hondarretan.
Gipuzkoako triatloia
Lekeitioko nazioartekoa ate joka dugu eta garrantzitsua zen atzokoa, indarrak nola dauden ikusteko. Familiakoak, lankideak, lagunak... babes-talde handia atzo ere Donostiako proban. Eskerrik asko guztioi!

Mutilak:
Postua Izena Denbora
1
Jaimie Rhodes
57:06
2
Peru Alfaro
57:12
3
IƱigo Eizagirre
57:25
Sailkapen osoa: http://www.triatloi.org/clasificaciones2008/gipuzkoa_archivos/MASCULINA.pdf

Neskak:
Postua
Izena Denbora
1
Nuria Blanco
1:06:33
2
Judit Saizar
1:07:00
3
Irati Etxaburu
1:07:25

Postua
Izena Denbora
7 Ainhoa Lendinez
1:11:11
Igerian
Bizikletan Korrika
12:35 38:49 19:47

Sailkapen osoa: http://www.triatloi.org/clasificaciones2008/gipuzkoa_archivos/datos.html


Utzi iruzkina: