Urgazi Triatloi Taldea

Maiatzaren 21etik 25era Dima Rock Master eskalada ikuskizuna. Denetarik egon da Bizkaiko udalerri txikian: haurrentzako saioak, erakustaldiak, aire libreko txapelketak, hitzaldiak... Gaur amaitu da eskaladazaleen topagunea eta txapelketa nagusian munduko txapeldunordeak izan dira jaun eta jabe: Tomas Mrazek txekiarra mutiletan eta Muriel Sarkany belgikarra nesketan. Lehen euskalduna Patxi Usobiaga izan da, laugarren postuan. Hauxe sailkapen nagusia: Postua Neskak Mutilak 1 Muriel Sarkany Tomas Mrazek 2 Natalja Gros Chris Sharma 3 Mina Markovic Magnus ...


14 zortzimilako egiteko bidean, 13.ak eraman du Iñaki Otxoa de Olza mendizale nafarra. Annapurna handiaren hormetan, 7400 metrora, ondoezik jarri zen igandean eta bosgarren gaua igaro du garun-edemak jota baina ezin izan dio eutsi eta gaur goizean hil da, 08:45ean.Goian bego.


Igandean, maiatzak 25, Elgoibarko Itzulia izango da gure herria inguratzen duten mendietan. Morkaiko Mendizale Elkarteak antolatuta, goizeko 6etan hasi eta urteroko ibilbidea osatu beharko da, 38 km-koa. Ondoren, bazkaria izango da Merkatu plazako azken solairuan. Izena emateko Morkaikoren egoitzan ostegunean 19:00etatik 20:30era. (Aurrez bazkideek 7€ eta bazkide ez direnek 10€. Igandean, berriz, bazkideek 12€ eta bazkide ez direnek 15€).Informazio gehiago, Morkaiko Mendizale Elkartean (Telefonoa: 943 74 02 97) Informazio osagarria: www.elgoibarren.net/content/view/914/39


Urtero izaten da Arrateko igoera izeneko lasterketa zikloturista, gure inguruko gogorrenetakoa. Eibarko Txirrindularitza Taldeak antolatuta, 100 kilometroko ibilbidea egiten dute txirrindulariek, eta gure bailarako mendate gogorrenak igotzen dituzte: Trabakua, Milloi, Itziar, Azurki eta Arrate gaina, hain zuzen ere. Eibarko auzo horretan amaitzen da lasterketa eta aurten makina bat argazki atera dituzte antolatzaileek. Elgoibartar askok egin zuten lasterketa eta ohi denez, "Suso" izan zen guztietan lehena. Bere atzetik sartu ziren: Ignacio Diaz, Miguel, Gorria, Antxon Lendinez, Yague, Albi...


1555 korrikalarik hartu zituzten atzo Donostiako kaleak. Maratoi erdian (21,200 m) 117 emakume eta 1438 gizonezko lehiatu ziren. Eguraldi bikaina izan zuten gainera, ez hotzik ez berorik. Erik Kibetek (1:04:51) eta Sarah Kerubok (1:16:04) irabazi dute aurten eta Elgoibartik hainbat lagun joan dira. Postua Izena Denbora 68 Jose Antonio Ruiz 1:18:54 188 Asier Arrieta 1:24:10 189 Iñigo Salegi 1:24:10 205 Mikel Aguillo 1:24:47 615 Alberto Garate 1:26:15 507 Kerman Moreno 1:29:50 1013 Gorka Sastre 1:41:26 1139&nb...


276 mutil eta 16 neska bildu ziren larunbatean, maiatzak 17, Bilboko duatloian (5-20-2,5). Eguraldiak euririk egin gabe eutsi zion eta giro aparta izan zen Guggenheim inguruan. Ana Casares espezialista izan zen lehen emakumea (1:06:28) eta mutiletan ordubete ere ez zuen behar izan Javier Garciak lehen mutila helmugaratzeko (57:46). Elgoibartik Urgaziko kide Imanol Rodriguez izan zen. Postua Izena Denbora 63 Imanol Rodriguez 1:05:51 Sailkapen osoa: http://www.triatloi.org/clasificaciones2008/bilbao_archivos/datos.html


Lekeitioko triatloi taldeak ekimen berri bat jarri du abian: "Triatloia denentzat". Ekainaren 7an triatloiaren eguna izango da Bizkaiko udal honetan, eta herritar guztiek triatloia zer den ikustea izango da helburua. Hainbat proba antolatu dituzte: Proba Distantzia Akuatloia Gazteentzat Triatloi herrikoia 300-10-2 Triatloia emakumeentzat 300-10-2 Informazio gehiago: http://www.triatloi.org/clasificaciones2008/triatlon_mujer.pdf


Gaur, maiatzak 11, Sopelanako duatloi sprinta (5-20-2,5) ere izan da. 13 neskak eta 218 mutilek amaitu dute proba eta bi espezialista izan dira garaile: Virginia Berasategi (1:13:16) eta Laurent Galinier (1:02:05) frantsesa. Elgoibartik Urgaziko kide Imanol Rodriguez izan dugu eta 58. postuan sailkatu da. Postua Izena Denbora 58 Imanol Rodriguez 1:12:13 Sailkapen osoa: http://www.triatloi.org/clasificaciones2008/sopelana_archivos/MASCULINA.pdf


Aurreikusi bezala, inoiz baino lasterkari gehiago bildu dira gaur, maiatzak 11, Izarraitzeko IV. mendi-maratoi erdian. Azkoititik irten eta Aritzagako lautadatik, Iturgaitzera (655m) eta Kakuta (924m) gainera egin dute korrikalariek. Ikuspegi paregabean, Goltzibarrera (365 m.) jaitsi eta Aitolako (645m) gurutzera egin dute gero. Azkenik, Zamaleku (810m) eta Azkoitira berriro. Fernando Etxegarai (1:54:44) berarrak irabazi du gizonezkoetan eta Nerea Amilibiak (2:26:23) emakumezkoetan. Elgoibartik 5 lagun joan dira eta Iñigo Lariz Urgaziko kidea izan da azkarrena helmugan. Postua Izena ...


Urgazi Triatloi Taldeak errifak saldu berri ditu eta zozketan 423 zenbakia atera da garaile. Irabazlea jarri harremanetan Josu Artetxerekin mesedez (639055517).Urgazi Triatloi Taldea


urgazi 1456153462931

Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.

Urgazi Triatloi Taldea