Elgoibartarrak Arrateko igoeran
Urtero izaten da Arrateko igoera izeneko lasterketa zikloturista, gure inguruko gogorrenetakoa. Eibarko Txirrindularitza Taldeak antolatuta, 100 kilometroko ibilbidea egiten dute txirrindulariek, eta gure bailarako mendate gogorrenak igotzen dituzte: Trabakua, Milloi, Itziar, Azurki eta Arrate gaina, hain zuzen ere. Eibarko auzo horretan amaitzen da lasterketa eta aurten makina bat argazki atera dituzte antolatzaileek. Elgoibartar askok egin zuten lasterketa eta ohi denez, "Suso" izan zen guztietan lehena. Bere atzetik sartu ziren: Ignacio Diaz, Miguel, Gorria, Antxon Lendinez, Yague, Albisu... eta beste hainbat elgoibartar.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: