Dima Rock Master: goi mailako eskalada
Maiatzaren 21etik 25era Dima Rock Master eskalada ikuskizuna. Denetarik egon da Bizkaiko udalerri txikian: haurrentzako saioak, erakustaldiak, aire libreko txapelketak, hitzaldiak...
Gaur amaitu da eskaladazaleen topagunea eta txapelketa nagusian munduko txapeldunordeak izan dira jaun eta jabe: Tomas Mrazek txekiarra mutiletan eta Muriel Sarkany belgikarra nesketan. Lehen euskalduna Patxi Usobiaga izan da, laugarren postuan. Hauxe sailkapen nagusia:
Postua | Neskak | Mutilak |
1 |
Muriel Sarkany |
Tomas Mrazek |
2 | Natalja Gros |
Chris Sharma |
3 |
Mina Markovic |
Magnus Midtboe |
4 |
Stephanie Crouvizier |
Patxi Usobiaga |
5 |
Emily Harrington |
Eric Lopez |
6 |
Caroline Ciavaldini |
Mickael Fuselier |
Informazio gehiago: http://dimarockmaster.com/blog/
Iruzkinak
Utzi iruzkina: