5 elgoibartar, Izarraitzeko mendi-maratoi erdian
Aurreikusi bezala, inoiz baino lasterkari gehiago bildu dira gaur, maiatzak 11, Izarraitzeko IV. mendi-maratoi erdian. Azkoititik irten eta Aritzagako lautadatik, Iturgaitzera (655m) eta Kakuta (924m) gainera egin dute korrikalariek.
Ikuspegi paregabean, Goltzibarrera (365 m.) jaitsi eta Aitolako (645m) gurutzera egin dute gero. Azkenik, Zamaleku (810m) eta Azkoitira berriro.
Fernando Etxegarai (1:54:44) berarrak irabazi du gizonezkoetan eta Nerea Amilibiak (2:26:23) emakumezkoetan. Elgoibartik 5 lagun joan dira eta Iñigo Lariz Urgaziko kidea izan da azkarrena helmugan.
Postua |
Izena | Denbora |
32 |
Iñigo Lariz |
2:18:07 |
57 |
Jon Revert |
2:23:56 |
106 |
Aitor Osoro | 2:34:09 |
179 |
Eduardo Uribe | 2:47:10 |
250 |
Jose Mari Elustondo | 3:25:33 |
Iruzkinak
Utzi iruzkina: