Larunbatean, maiatzak 10, Arrasate-Oñati herri lasterketa izan zen. Besteetan baino korrikalari gutxiago izan dira aurten, 102 guztira, 11,7 km egiteko. Gizonezkoetan Yerai Varela (37:56) izan zen garaile eta emakumezkoetan Marisol Ramos (46:12). Elgoibartik 6 lagun joan ziren, neska bat tartean.Neskak: Postua Izena Denbora 3 Pilar Arriola 52:57 Mutilak: Postua Izena Denbora 8 Ibon Gabilondo 42:10 12 Asier Arrieta 42:36 35 Kerman Moreno 48:04 52 Elias Fernandez 51:36 56 Ignacio Perez 52:56 Sailkapen osoa: ...
Larunbatean, maiatzak 3, Eibarko duatloia korritu zen, distantzia motzekoa (8-32-4). Euskal Herriko zirkuituko duatloi gogorrena da askoren ustez eta aurtengoan ere ospe horri eutsi dio probak. Izan ere, zirkuituaren gogortasunak ez ezik, eguraldi kiskalgarriak itogarri bihurtu zuen proba. Arratsaldeko 15:30ean hasi zen, Untzaga plazan. 30 graduko bero kiskalgarriak jota, lehen 4 kilometroen ostean korrikalari guztiek hartu zituzten indarrak anoa-postuan. Ura leku guztietan, eztarritik behera eta burutik behera.121 mutil eta 8 neska bildu ziren guztira. Goi mailako duatletak ziren tartean ...
194 korrikalarik inauguratu zuten Zarauzko I. Herri Lasterketa, 20 neskak eta 174 mutilek. Goizeko 10:00etan ez zen lasterketa giro handirik nabari Zarauzko kiroldegi inguruan, baina 11:00ak inguratu ahala, han eta hemen, makina bat lagun elkartu ziren. Maila handiko asko ere bai, tartean: Ainhoa Murua, Jon Unanue, etab. Irabazleak bi herrikide izan ziren; Bouazza El Mastati (32:27) gizonezkoetan eta Tabitha Maingi (34:54) emakumezkoetan. Hala ere, Jon Unanue (33:15) eta Ainhoa Murua (35:00) zarauztarrek ere gertu-gertu izan zuten garaipena. Elgoibartik bertatik, 4 lagun izan ginen, bi muti...
1167 korrikalarik hartu zituzten igandean, apirilak 27, Bilboko kaleak. Maratoi erdian inoiz baino jende gehiago bildu zen, baina inoiz baino denbora kaskarragoak egin zituzten korrikalariek. Unai Saenz de la Fuente bizkaitarrak irabazi zuen lasterketa baina lasterketa honetan azken 14 urteotan izan den denbora kaskarrenaz irabazi zuela esan dute antolatzaileek: 1:11:09. Bero sargoriak eragin handia izan omen zuen, 10:30ean 21 gradu baitzeuden Bizkaiko hiriburuan. Horrez gain, lau laguneko lasterketa buruan lehia falta izan zela adierazi dute antolatzaileek. Emakumezkoetan Susana Garcia iz...
Larunbatean, apirilak 19, Gernikako Nazioarteko Duatloia korritu zen, Paul Secoren omenez. "Ikaragarria", hitz horrekin laburbilduko nuke larunbateko saioa. Goi mailako partaideak eta ikusleen jarrera ere aparta. Sprint luzerako (5,2-27-2,5) duatloi gogor honek gero eta izen handiagoa du nazioartean eta goi mailako duatletak bildu ditu aurten ere. Guztira 52 neskak zuten dortsala baina 36 bildu ziren irteeran. Mutiletan ere, 334k eman zuten izena eta 277k hasi zuten lasterketa. Hala ere, 36 neskatik 29k amaitu zuten proba, eta 277 mutiletik 268k. Zergatik? Egunean bertan korrikalari ask...
Apirilaren 20an Aloñako mendi-lasterketa izan zen. 16,5 kilometroko lasterketa gogorra, eta 2200 metroko desnibela tartean. Inoizko lasterketa jendetsuena izan zen eta guztira, 285 lasterkari bildu ziren Oñatin. Fernando Etxegarai (1:15:42) eta Alizia Olazabal (1:30:15) izan ziren lehenak helmugaratzen. Ez zen errekor Lau elgoibartar izan genituen Aloñako mendi labarretan korrika, eta denak ere mendi-lasterketetan zailduak: Postua Izena Denbora 21 David Conde 1:24:50 82 Aitor Osoro 1:33:23 154 Eduardo Uribe 1:42:36 159 Javi Fernandez 1:43:1...
Elur faltagatik atzeratu zuten, eta azkenean, joan den asteburuan, apirilaren 5etik 6ra bitartean, izan da Andres de Regil mendi-eski txapelketa ezaguna. 33. aldiz antolatu dute, 1969. urtean Andres de Regil mendizale bizkaitar ospetsuak lasterketa edo rally hau martxan jarri zuenetik. Garai haietan berria zen mendi-eskia eta kirol hura bultzatzeko asmoz antolatu zuen lasterketa, eta bide batez, horren maite zituen Europako mendietan lagunarteaz gozatzeko. Egun, bere ondorengoek eutsi diote lekukoari. Bi edo hiru laguneko taldeetan egin behar zen proba, eta adiskidantza onena...
Atzo, apirilak 6, Azkoitiko duatloia izan zen (8-36-4). 203 mutilek eta 9 neskak hartu zuten parte eta tartean Urgazi triatloi taldeko Javi Fernandez izan genuen. Gogorra da gero, gure Javi! Mendiko lasterketetan zaildua da zinez, baina horrez gain, errepideko lasterketak, duatloi eta triatloiak, denean aritzen da! Atzo ere fin ibili zen, 138. postuan helmugaratuta. Postua Izena Denbora 138 Javi Fernandez 1:48:07 Lasterketa Sergio Gomez del Riok irabazi zuen (1:30:30) eta nesketan Inmaculada Ruiz Teran izan zen azkarrena (1:45:54).Sailkapen osoa: www.triatloi.org
Bero kiskalgarria izan zen larunbatean, martxoak 29, Diego Garciaren omenezko Azkoiti-Azpeiti maratoi erdian. 1200 bat lagunek zuten dortsala, baina bidean hainbatek utzi zuten lasterketa, beroa zela, hanketako minak zirela...Bideoa: http://www.bultzsport.com/content/blogsection/39/215/lang,es/ 21 km eta 200 metro mendiz inguratutako ibilbide ederrean. 16:30ean hasi zen lasterketa eta lehen metroetan nabaria zen beroa eta haizea izango zirela etsai nagusi. Egarriak bete-betean jo zituen asko, hasi orduko. Lasterketa oso azkar joan zen lehen 10 kilometroetan. 11. kilometrora iristean Loiol...
Igandean, martxoak 30, Adarrako igoera ezaguna izan zen Urnietan. Goizeko 11etan enparantzatik atera eta 13,5 km-ko ibilbidea egin zuten korrikalariek. 45 metroan hasi eta 817 metro garai den mendi puntara iritsita berriro ere herriko enparantzan amaitu zuten ibilbidea. Ionut Zincak zuen lasterketaren errekorra (1:00:37) eta aurten ere berak irabazi du korrikaldia, baina berak ezarritako errekorra baino 4 segundo gehiago behar izan ditu aurten (1:00:41). 135 laguneko tropelean neska bakarra ausartu zen lasterketa osatzen. Gizonezkoetan, elgoibartar bat ere izan zen. Postua Izena ...
Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.
Urgazi Triatloi Taldea
ondo, bagoiez piano piano, aunke laster helduko di duatloiek.