Eibarko duatloia: itogarria
Larunbatean, maiatzak 3, Eibarko duatloia korritu zen, distantzia motzekoa (8-32-4). Euskal Herriko zirkuituko duatloi gogorrena da askoren ustez eta aurtengoan ere ospe horri eutsi dio probak. Izan ere, zirkuituaren gogortasunak ez ezik, eguraldi kiskalgarriak itogarri bihurtu zuen proba.
Arratsaldeko 15:30ean hasi zen, Untzaga plazan. 30 graduko bero kiskalgarriak jota, lehen 4 kilometroen ostean korrikalari guztiek hartu zituzten indarrak anoa-postuan. Ura leku guztietan, eztarritik behera eta burutik behera.
121 mutil eta 8 neska bildu ziren guztira. Goi mailako duatletak ziren tartean eta aurreikuspenei jarraituz Mikel Monasterio (1:25:57) eta Radka Vodickova (1:38:01) izan ziren garaile.
Elgoibartik Urgaziko 6 kide izan genituen, guztiak ere mutilak. Zein bere espezialitatean oso ongi aritu ziren guztiak. Korrikako lehen zatian Jose Antonio Ruiz izan zen lehen elgoibartarra baina bizikletako ibilbide gogorrean erabakigarria izan zen Elgetako mendatea askorentzat eta Iñigo Larizek aurrea hartu zion.
Jon Revertek bigarren amaitu zuen lehen zatia, bizikletan indartsu ibili zen eta bigarren sartu zen boxeetara hirugarren zatiari ekiteko. Ondoren, Jose Antonio Ruiz, Martin Dominguez eta Javi Fernandez. Bizikletako ibilbide gogorrean Imanol Fernandezek lasterketa utzi behar izan zuen, hanketako minez. Nolanahi ere, oso postu onak lortu zituzten elgoibartarrek:
Postua | Izena | Denbora |
21 |
Iñigo Lariz |
1:35:05 |
44 |
Jon Revert |
1:40:22 |
51 |
Jose Antonio Ruiz |
1:41:30 |
64 |
Martin Dominguez |
1:44:05 |
87 |
Javi Fernandez |
1:50:14 |
Iruzkinak
Utzi iruzkina: