Azkoiti-Azpeiti maratoi erdia

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2008-03-31 00:00

Bero kiskalgarria izan zen larunbatean, martxoak 29, Diego Garciaren omenezko Azkoiti-Azpeiti maratoi erdian. 1200 bat lagunek zuten dortsala, baina bidean hainbatek utzi zuten lasterketa, beroa zela, hanketako minak zirela...
Bideoa: http://www.bultzsport.com/content/blogsection/39/215/lang,es/

Azkoiti-Azpeiti maratoi erdia
21 km eta 200 metro mendiz inguratutako ibilbide ederrean. 16:30ean hasi zen lasterketa eta lehen metroetan nabaria zen beroa eta haizea izango zirela etsai nagusi. Egarriak bete-betean jo zituen asko, hasi orduko.
Azkoiti-Azpeiti maratoi erdia
Lasterketa oso azkar joan zen lehen 10 kilometroetan. 11. kilometrora iristean Loiolan bildu ziren jarraitzaileek airean eraman zituzten korrikalariak, oihuka eta txaloka. Hortik aurrera, Azpeitian barrena egin beharreko bigarren itzulia izan zen gogorrena.

Azkoiti-Azpeiti maratoi erdia
Sailkapena argitaratu dute baina jendea falta dela ikusi dugu. Antolatzaileekin hitz egin berri dugu eta esan digutenez, guztira 889 lagunek amaitu zuten proba, 52 emakumek eta 837 mutilek. Sailkapenean jasotakoa baino jende gehiagok egin zuen, ordea, lasterketa. Zer gertatu da? Bada korrikalari askok dendetan izena eman ondoren, irteeran ez zutela chip-a hartu. Horregatik, hainbat elgoibartar (Martin Dominguez...) ez dira sailkapenean ageri.

Azkoiti-Azpeiti maratoi erdia
Nolanahi ere, William Chebor (1:03:00) eta Margaret Atudonyang (1:13:32) kenyarrek aise irabazi zuten lasterketa. Joan den urteko errekorrik baina, ez dute hautsi. Antolatzaileek esan digutenez, beroagatik eta haizearengatik izan dira aurtengo markak joan den urtekoak baino kaskarragoak.

Azkoiti-Azpeiti maratoi erdia

Esan dugunez, sailkapenean 50 bat lagunen denborak falta dira, chip-ik gabe korritu zutelako, eta tartean hainbat elgoibartar ere badira. Gure herritik 3 neskak eta 12 mutilek amaitu zuten proba. Beste batzuek chip-ik gabe amaitu zuten (Martin Dominguezek...) eta zenbaitek bertan behera utzi zuten lasterketa (Elias Fernandezek, Jose Antonio Ruizek, Aguillok...). Hona hemen sailkapena:

Neskak:

Postua Izena Denbora
10 Maider Lehr
1:34:19
22 Ainhoa Lendinez
1:43:04
31 Mari Carmen Isasti
1:49:01

Mutilak:
68         Unai Narbaiza       1:21:07
Postua Izena Denbora
163
David Conde
1:26:02
164 Iñigo Salegi
1:26:02
196 Alberto Garate
1:27:22
392 Asier Arrieta
1:34:36
419 Aitor Osoro
1:36:10
494 Kerman Moreno
1:38:39
647 Javi Fernandez
1:43:04
656 Modesto Cid
1:43:51
698
Juanjo Gurrutxaga 1:46:03
721
Javier Oñederra
1:46:37
744 Javier Agirrebeña
1:47:51
773 Thomas Gonzalez
1:49:35

Sailkapen osoa: www.championchipnorte.com
Argazki gehiago: www.bultzsport.com eta www.festak.com


Utzi iruzkina: