Javi Fernandez Azkoitiko duatloian
Atzo, apirilak 6, Azkoitiko duatloia izan zen (8-36-4). 203 mutilek eta 9 neskak hartu zuten parte eta tartean Urgazi triatloi taldeko Javi Fernandez izan genuen. Gogorra da gero, gure Javi! Mendiko lasterketetan zaildua da zinez, baina horrez gain, errepideko lasterketak, duatloi eta triatloiak, denean aritzen da! Atzo ere fin ibili zen, 138. postuan helmugaratuta.
Postua | Izena | Denbora |
138 |
Javi Fernandez |
1:48:07 |
Lasterketa Sergio Gomez del Riok irabazi zuen (1:30:30) eta nesketan Inmaculada Ruiz Teran izan zen azkarrena (1:45:54).
Sailkapen osoa: www.triatloi.org
Iruzkinak
Utzi iruzkina: