4 elgoibartar, Bilboko maratoi erdian
1167 korrikalarik hartu zituzten igandean, apirilak 27, Bilboko kaleak. Maratoi erdian inoiz baino jende gehiago bildu zen, baina inoiz baino denbora kaskarragoak egin zituzten korrikalariek.
Unai Saenz de la Fuente bizkaitarrak irabazi zuen lasterketa baina lasterketa honetan azken 14 urteotan izan den denbora kaskarrenaz irabazi zuela esan dute antolatzaileek: 1:11:09. Bero sargoriak eragin handia izan omen zuen, 10:30ean 21 gradu baitzeuden Bizkaiko hiriburuan. Horrez gain, lau laguneko lasterketa buruan lehia falta izan zela adierazi dute antolatzaileek. Emakumezkoetan Susana Garcia izan zen garaile (1:32:19).
Hala ere, aurtengoan beste makina bat gorabehera ere izan dituzte antolatzaileek, federazioak ez zuelako lasterketaren distantzia homologatu eta beraz, ez zelako ez Atletismo Federazioko teknikaririk ez eta doping kontrolik egon.
Horiek gorabehera, gure lau ordezkariak fin-fin ibili ziren. Urgaziko kide Jose Antonio Ruiz izan zen lehenengoa helmugan (1:22:08).
Postua | Izena | Denbora |
34 |
Jose Antonio Ruiz |
1:22:08 |
64 |
Asier Arrieta |
1:25:41 |
65 |
Imanol Santos |
1:25:42 |
526 |
Tomas Gonzalez |
1:45:59 |
Iruzkinak
Utzi iruzkina: