Usurbeko igoera
Igandean, irailak 7, Usurbeko igoera jokatu zen Beasainen, Goierrin. 59 lagunek baino ez zuten parte hartu 4 km eta 700 metroko lasterketa gogorrean eta tartean Igor Agirregomezkorta elgoibartarra izan zen. Josu Arregi azkoitiarrak (21:34) irabazi zuen proba eta Igor elgoibartarra 25. izan zen (26:48). Bestalde, Nerea Amilibia izan zen emakumezko azkarrena, guztira 29. postuan sailkatuta (27:10)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: