Javi Fernandez Zumarragako mendi-lasterketan
Igandean, urriak 12, "Otamotz" Zumarragako I. mendi lasterketa jokatu zen. 6 emakume eta 74 gizon elkartu ziren Beloki eta Irimo gainak lotzen zituen mendi-lasterketa gogorrean. Lasterketa Juanjo Igartzabal zumarragarrak irabazi zuen (1:06:20) eta nesketan Aitziber Ibarbia zizurkildarra izan zen lehena (1:25:33). Elgoibartik Urgaziko kide Javi Fernandez izan genuen. Triatloiak prestatzen aritu ostean, errepideko lasterketak prestatzen ari da aurten Javi eta mendi-lasterketetan aditua den arren, igandekoa gogor samarra egin zitzaion. Hala ere, desnibel handiko lasterketa osorik amaitu zuen.
Postua |
Izena | Denbora |
69 |
Javi Fernandez |
1:35:12 |
Argazkiak:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: