Eneko Llanos bigarren Hawaiko ironman handian
Eneko Llanos gasteiztarrak bigarren egin zuen atzo, urriak 11, munduko triatloi luze eta gogorrenean (3,8km igerian, 180km bizikletaz eta 42,195km korrika). Hawain, Konan biltzen dira urtero, munduko trialeta onenak eta aurten Craig Alexander australiarra izan da garaile. Eneko 8. postuan atera da uretatik, lau postu aurreratuta 4. izan da bizikleta uzten eta azkenean bigarren egin du helmugan. Hektor anaiak bertan behera utzi du lasterketa korrikaldian.
Nesketan bestalde, Virginia Berasategi basauritarrak 6. postuan amaitu du 54 neskaren artean. 14.a izan da uretatik ateratzen, 13. amaitu du bizikletan eta korrikaldi bikainaren ostean 6. izan da helmugan. Zorionak guztioi!
Eneko Llanos: (8 ordu, 20 minutu eta 50 segundo)
Igerian: 51:39
Bizikletan: 4:33:26
Korrika: 2:51:48
Virginia Berasategi: (9 ordu, 29 minutu eta 15 segundo)
Igerian: 58:50
Bizikletan: 5:22:16
Korrika: 3:03:48
Sailkapen osoa: www.ironman.com
Informazio gehiago: www.3vir.com
www.spiuk.com
Argazkiak: http://fotos.10metros.com/main.php?g2_itemId=447
Iruzkinak
Utzi iruzkina: