Seattlen ere bai!
Ibon Gabilondo elgoibartarra, Urgazi Triatloi Taldeko kirolaria, AEBetan da lan kontuengatik. Hala ere, urruntasuna ez da oztopo Ibonek kirola egiteko, eta joan den urtean Elgoibarko triatleta onenaren saria jaso zuenak Seattleko maratoi erdia egin berri du, igandean, azaroak 30. Ohi bezala, forma onean dagoela erakutsiz gainera. 12. postuan sailkatu zen eta ordubete eta 20 minutuan amaitu zuen proba.
Hauxe kontatu digu Ibonek berak: "karrera oso gogorra izan zen,
gorabehera askorekin, partehartzea izugarri handia, 3000 mutil eta 4000
emakume. Dena den festagiroan ospatu zen lasterketa eta 3
ordu t'erdi eta gero jendea oraindik sartzen zegoen metara." Ikaragarria benetan Ibonena. Zalantzarik gabe, gure herriko kirolari saiatu eta prestatuenetakoa da. Zorionak Ibon, eta laster arte!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: