Anbotoko I. Kilometro bertikala

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2008-06-08 00:00

Anbotoko I. kilometro bertikala Mendi-lasterketa zaleek gozatu ederra hartu zuten atzo Anbotoko I. Kilometro bertikalean. 5 kilometroko ibilbidean 1000 metroko malda metatua gainditu behar izan zuten korrikalariek. Gogorra, oso gogorra  omen da lasterketa, antolatzaileek eurek web orrian azaldu dutenez. Izan ere, Bizkaiko mendi ospetsuenaren magaletik abiatu eta bide zuzenena hartuta, goia hartu behar zuten parte-hartzaileek.
Anbotoko I. kilometro bertikala Anbotoko I. kilometro bertikala
11 emakumek eta 154 mutilek hartu zuten parte guztira. Mutiletan Raul Garcia izan zen garaile, 42 minutu eta 22 segundoan egin zuen bidea. Nesketan, berriz, Alizia Romero izan zen azkarrena, 54 minutu eta 38 segundoko marka eginez. Elgoibartik hiru bat lagun izan ziren, Pilar Arriola ere tartean (sailkapena moldatu egin dugu, gizonezkoen eta emakumezkoen postuak bereiz emateko).

Neskak:

Postua
Izena Denbora
11
Pilar Arriola
1:10:53

Mutilak:
Postua Izena Denbora
16
IƱigo Lariz 46:35
89
Asier Arrieta
57:31
Sailkapen osoa: http://www.brinean.com/KILOMETRO_V/Castellano/Clasificaciones.htm

Bideoa: http://www.gara.net/bideoak/anboto/


Utzi iruzkina: