Zarauzko triatloia
Aurten ere, Zarautzeko triatloia onenentzat izan da. Euskal Herriko triatloi zirkuituko proba gogorrena eta Munduko zirkuiturako puntuagarria da proba hau eta nazioarteko triatleta onenak biltzen dira urtero. Getariatik Zarautzera 2,5 km egiten dituzte lehenengo igerian. Ondoren, 82 km bizikletan eta tartean aldapa gogorrak, Aiakoa kasu. Azkenik, 20 km korrika, Zarauztik Getariara 10 km lehenengo eta amaitzeko, beste 10 herriko kaleetan.
Gogorra, indartsua, hunkigarria izan da aurtengo lasterketa. 500 bat lagunek zuten dortsala eta guztira 355 mutilek eta 21 neskak amaitu zuten. Uretatik Francisco Pontano katalanak aurrea hartu zion Eneko Llanos gasteiztar handiari. Bizikletan erraz bat egin eta Aiako maldetan Eneko Llano, Hektor Llanos eta katalana, hirurak orpoz orpo lehiatu ziren. Ikuskizun paregabea guretzat.
Beste askotan bezala, iraupen luzeko proba hau korrikaldian erabaki zen. Eneko Llanosek 2002an berak ezarritako marka (3:52) ondu zuen eta Hektorrek atzean utzi zuen katalana. Horrenbestez, aurtengo podiumean Llanos anaiak irabazle. Nesketan, Virginia Berasategi
lasterketa osoan joan zen aurretik eta joan den urtean ez bezala, Ana Casaresek ez zuen inolako arriskurik sortu (Virginiak Hawaiiko Ironmanean izango du hurrengo hitzordu handia, azaroan). Uretatik Miren Casado zarauztarra atera zen bigarren baina bizikletan eta korrika Casares nafarra gailendu zitzaion eta berak eraman zuen bigarren postua. Elgoibartarrik ez dugu izan aurten.
Emakumeak:
Postua | Izena | Denbora |
1 |
Virginia Berasategi |
4:29:41 |
2 |
Ana Casares |
4:40:31 |
3 |
Amaia Ostolaza |
4:57:39 |
Gizonak:
Postua |
Izena | Denbora |
1 |
Eneko Llanos |
3:51:23 |
2 |
Hektor Llanos |
3:52:50 |
3 |
Francisco Pontano |
3:54:27 |
Sailkapen osoa: http://www.zarauzkotriatloia.com/eusk/clasificaciones.php
Iruzkinak
Utzi iruzkina: