Aizkorri, basati onenentzat

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2008-05-25 00:00

Aizkorriko mendi maratoia Euskal Herriko mendigune ederrenean, Aizkorriko tontor eta magaletan Nazioarteko Mendi Maratoi handia izan da gaur. Urteroko hitzorduan eguraldiak ere bat egin du korrikalariekin eta ikuskizun paregabea sortu da. Aizkorriko mendi maratoia 42m195 kilometroko ibilbide malkartsua, eta 5472 metroko desnibel metatua. Korrikalari basatiak, euskaldunak, espainiarrak, europarrak eta nazioartekoak. 390 gizon eta 32 emakume. Aizkorriko mendi maratoia Lehengo urtean bezala, Kilian Jornet izan da azkarrena baina joan den urtean bezala, 12 segundora sartu da Raul Garcia. Aizkorrik bi gazteontzat neurrira egina dirudi. 3 ordu, 59 minutu eta 33 segundoko marka egin du irabazleak.
Zegama-Aizkorri mendi maratoia
Nesketan, Corinne Favrek aise irabazi du lasterketa (5:0046). Elgoibartar bakarra izan dugu Aizkorriko maldetan, David Conde sigmarra. 98. postuan sailkatu da eta 5 ordu, 12 minutu eta 12 segundoko denbora bikaina egin du. Zorionak!
Sailkapen osoa: http://www.zegama-aizkorri.com/clasificaciones_zegama%20_2008.pdf



Utzi iruzkina: