Pirinioetako mendate gogorretan, bizikletaz
Hogeita bi elgoibartar ausart, bizikletak hartuta Pirinioetako mendate gogorrenetan ibili ziren joan den asteburuan. Gazte eta ez horren gazte, guztiak sasoiko eta giro paregabean. Besteak beste, Irati ingurutik abiatuta, Larrauko gain pikoa, gogorra, zaila, gupidagabea mendean hartu arte, jo eta ke.
Ezusteren bat edo beste ere izan zuten tartean, baina osorik eta gogotsu itzuli ziren.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: