Hiru Handiak

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2008-06-15 00:00

Hiru Handiak Euskaldunak beti izan dira apustuzaleak eta aspaldiko erronka bati erantzuna emateko 1987an sortu zen Euskal Herriko mendi martxa nagusia: Hiru Handiak famatua, alegia. Bi urtez behin, gure herrialdeko hiru mendi garaienak lotzen dituzte mendizaleek, 24 orduko denbora-mugan.

Ostiralean, gaueko 12:00etan atera ziren mendizaleak Zalduondotik. Aizkorri, Anboto eta Gorbeia igarota, Otxandion amaitu zuten lasterketa larunbatean. 100 km mendiz mendi oinez, eta 9000 metroko desnibela.
Hiru Handiak
Zalduondotik irten eta Aizkorriko gaina hartu zuten lehenengo. Urkillako eta Elgeako mendi-lerrotik igaro eta Ventrafrian lehen anoa-postua izan zuten. Ondoren, Jarindo eta Orixol mendietara jo zuten, Ipizteko magaletik Anboto gainera. Beherakoan Urkiolatik Otxandiora. Gorbea igo eta berriz ere Otxandiora.

33 emakumek eta 605 gizonek amaitu dute aurten. Elgoibartarrik ere izan da tartean: Joseba Elustondok eta Jon Ulibarrik, esaterako, 21 ordu pasatxo behar izan zituzten. Aurki emango ditugu horien guztien denborak eta sailkapenak. Mendi martxan Jone Pelaez (17:05:38) nesketan eta Jose Luis Albizuri joan den urteko garailea gizonezkoetan (11:57:11) izan dira azkarrenak.
Sailkapen osoa: http://www.manueliradier.com/hh/hh08/hh2008.pdf



Utzi iruzkina: