Javi Fernandez, Kosta Trail lasterketan

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2008-06-15 00:00

Atzo jokatu zen III. Forum Sport Kosta Trail lasterketa. Bizkaiko lurretan hiru ibilbide egiteko aukera izan zen: mendi martxa, familia osoarentzako martxa eta mendi ibilaldia.
Kosta trail
Mendi lasterketan 29,5 km egin zituzten parte-hartzaileek. Portugaleteko zubi esekitik irten eta Nerbioiko itsasadarra igarota, Getxo, Sopelana, Barrika, Plentzia eta Gorlizera jo zuten. Desnibela ez da ezaugarri gogorrena, hainbat asfalto biltzen dituen ibilbidea dela baizik: porlana, lurra, belarra eta hondarra. Aizkorriko hondartzara eta hondartza basatira jaitsi eta Barrika eta Plentziatik lasterketaren igoera gogorrenari ekin zioten, Ermuamendiko gaina hartu arte (292m). Puntu garaienetik behera egin zuten berriz ere.

Familia osoarentzako mendi martxan 12 km egiten dituzte oinez. Sopelanatik irten eta MeƱakoz eta Barrikako itsaslabar ederretan barrena. Gorlizeko badia ikusgarritik igarotzen denean ibilbidean ikuspegi paregabea izaten dute partaideek.

Azkenik, 20 kilometroko mendi ibilbide gogorragoa duen martxa ere izaten da aukeran.

Mendi lasterketan 216 mutilek eta 10 neskak hartu zuten parte atzo. Mutiletan Pello Agirrebeitia izan zen garaile (2:18:15) eta nesketan Alizia Romero izan zen azkarrena (2:44:48). Elgoibartik Javi Fernandez Urgaziko kidea izan genuen lehian. 48. postuan sailkatu zen eta guztira 2 ordu eta 56 minutuan amaitu zuen proba.

Postua
Izena Denbora
48
Javi Fernandez
2:56:33



Sailkapen osoa: http://www.herrikrossa.com/clasificacion_kosta_trail.htm


Utzi iruzkina: