Triatloizale, adi!
Atletico San Sebastián kirol taldeak Ironmana antolatu nahi du Donostian. 2009an izango da proba, maiatzean edo urrian.
Ekimena zinez da pribilegioa, Europan 15 Ironman baino ez baitira egiten: Monakon, Lanzaroten eta Nizan ospetsuenak. Mundu mailan, berriz, Hawaikoa da ezagunena, Frantziako Tourrean izaten diren desnibelak ere biltzen baititu.
Esan bezala, mugarik gabeko proba gogorra (3,8 km igerian, 180 km bizikletan eta 42 km korrika) gurera ere iritsiko da ziurrenik, Gipuzkoako hiriburura.
Atlético San Sebastián taldeko presidente Juan Carlos Benavidesek esan du taldearen 50. urteurrena ospatzeko ekimena izango dela. Ildo horretan, Ironman probak jende asko erakarriko duela gaineratu zuen, halako kirol probetan, batez beste, 4 laguntzaile etortzen direlako parte-hartzaile bakoitzeko. Ondorioz, 9000 lagun inguru espero dituzte 2009rako Donostian.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: