Joan den jai-zubian, hainbat lasterketa izan dira Euskal Herrian. Arrakastatsuenetakoa atzo, urriak 14, Donostian. 1881 lagunek hartu zuten parte Amstel 3 hondartzetako lasterketa ezagunean; 301 neskak eta 1580 mutilek. Haizearen Orrazitik Saguesera, 10 kilometroko ibilbide zoragarria osatu zuten korrikalariek. Ikusteko nahiz parte hartzeko lasterketa aparta izan zen atzokoa. Antolatzaileek esan digutenez, hainbat gorabehera izan zen hala ere. Esaterako, acuariumean hainbat korrikalarik Urgull menditik egin zuten bidea, jende pilaketagatik lasterketa denbora luzez eten zelako. Batzuek ...
Pilarika egunez, urriaren 12an, urteroko hitzordua izan da bailarako txirrindularientzat Elgoibarren: San Pedrora igoera. XVI. aldiz antolatu du Elgoibarko Txirrindulari Taldeak eta 36 lagunek hartu dute parte. Hasi eta bukatu, 4 kilometroko igoera gogorra da San Pedroko mendatea. Malda pikoak, atsedenik ia batere gabe, hezurrak hausteraino. Quebrantahuesos txiki bat, Elgoibarren. Postua Izena Denbora 1 Vicente Gonzalez 14:07 2 Josu Uriarte 14:09 3 Iñigo Ortuoste 14:25 4 Jose Mari Fernandez 14:50 5 Beñat Zafra 15:22 6 Jose Gonzalez 15:26 7 Andoni Ortega 16:02 8 I...
Larunbat honetan korrituko da munduko triatloi probarik ezagunena: Hawaiiko ironmana. Bertan ez da elgoibartarrik izango (inoiz ez dugu izan!), baina triatloi zale guztiok ahalik eta gertuenetik jarraituko dugu Hawaiiko uharte handienean (Konan) zer gertatzen den. Historia Hawaiiko Ironmana triatloi guztien aita dela esan daiteke, eta triatloiaren hastapena markatzen duen kirol proba. Militar amerikarren arteko apustu gisa jaio zen Oahu uhartean, 1978an. 3,8 km igerian, 180 km bizikletaz eta 42.192 km korrika uztartzen ditu lasterketa honek. Ordutik proba honen eboluzioa ikaragarri...
Gaur, urriak 7, Mutriku-Deba-Mutriku herri lasterketa jokatu da. 10 kilometroko proban 105 lagunek hartu dute parte eta Iñigo Agirre mutrikuarra izan da azkarrena (36:09). Nesketan, berriz, Pilar Arriola elgoibartarra izan da lehena (49:19). Guztira 7 elgoibartarrek amaitu dute lasterketa. Postua Izena Denbora 17 Jon Agirrebeña 43:20 44 Amadeo Antonio Teixeira 47:54 45 Ernesto Agirrebeña 48:03 54 Asier Arrieta 49:15 55 Pilar Arriola 49:19 75 Nikolas Polo 53:59 79 Pilar Lama 54:39 Sailkapen osoa: http://www.herrikrossa.com/castellano/Default.asp
Gaur, urriak 6, Zakila Bira lasterketa herrikoia izan da Zumaian. 20 kilometroko probaren X. saioa izan da eta inoiz baino jende gehiagok hartu du parte, 704 lagunek. Asier Cuevas eibartarrak irabazi du proba (01:04:17). Nesketan, berriz, Naroa Arrieta izan da lehena (01:24:27). Elgoibartik 22 lagun joan dira, Urgaziko kide dexente, tartean. Xabier Bergaretxe izan da azkarrena. Postua Izena Denbora 22 Xabier Bergaretxe 1:12:57 27 Jose Antonio Ruiz 1:13:26 129 Imanol Santos 1:20:20 130 Asier Arrieta 1:20:23 155 Igor Dieguez 1:21:39 164 Jose Manuel Fernandez 1:22:03 214...
Urritik abendura makina bat herri lasterketa izaten da Euskal Herrian. Hona hemen herri kros nagusien datak: Urria 6 Zakila Bira (Zumaia) 7 Mutriku-Deba-Mutriku 12 Pilar krosa (Trintxerpe) 12 San Esteban 14 Tres Playas (Donostia) 20 Urretxu-Zumarraga 21 15 km-ko lasterketa (Donostia) 28 Donibane-Hondarribi 28 Lasarte-Oria Azaroa 3 Orioko herri lasterketa 11 Behobia-Donostia 18 Ikaztegietako krosa 24 Azkoitiko herri lasterketa 25 Donostiako maratoia Abendua 2 Bikoteen krosa (Zarautz) 15 Zizurkilgo gau krosa 16 Karabel (Hernani)...
Gero eta kirol proba gehiago ditugu Elgoibarren, eta zein baino zein gogor eta erakargarriagoak. Irailaren 30ean San Migeleko I. igoera izan zen. 5 kilometro inguruko mendatean gora 46 lagun abiatu ziren, tartean 2 neska. Giro ezin hobea izan zen Aiastiako mendatean gora. Jende andana lasterkariei adore ematen, hala korrika eta oinez, nola bizikletan. Helmugan Unai Bengoa izan zen lehenengoa, 21 minutu eta 22 segundoan igo zuen mendatea itziartarrak. Atzetik Antonio Soto mendarotarra eta Jon Revert sartu ziren, lasterketa osoan elkarren atzetik orpoz orpo joan eta gero. Nesketan Ane Mendia ...
Atzo, irailak 29, Olatzagutia-Urbasa arteko lehen mendi-lasterketa korritu zen. Maratoi erdia izan zen, hau da, 22 km pasatxokoa. Guztira, 1244 metroko desnibel metatuari egin zioten aurre lasterkariek eta tartean 1156 m garai den Tontorraundi gailurra ere zapaldu zuten. 153 lagunek amaitu zuten proba eta tartean 2 elgoibartar izan ziren. Aizkorriko mendi-maratoirako prestakuntza baliatuta Xabier Bergaretxe oso fin ibili zen Olazagutian, eta 19. postuan sailkatu zen. Eduardo Uribe elgoibartarra ere izan zen. Lasterketa Unai Mendiak (01:51:39) eta Izaskun Zubizarretak (02:22:41) irabazi...
Eguraldi bikaina, sargoria, eta jende andana. Horiek atzo Urbiako zelai eta inguruetako ezaugarri nagusiak. Giro ezin hobean inoizko lasterketa jendetsu eta gogorrenean, Euskal Herriko mendi lasterketen hitzordua arrakastatsua izan zen atzo, irailak 23, igandea. 26 neskak eta 322 mutilek hartu zuten parte Zegama eta Aizkorri arteko mendi-maratoian. 5 elgoibartar izan genituen tartean. Helmugan lehenengoa Jon Revert Urgaziko kidea izan genuen. Lasterketa bikaina eginez amaitu zuen Revertek aurtengo denboraldia eta 61. izan zen 42 kilometroko ibilbidearen helmugan. Ondoren, Unai Narbaiza, Dav...
Irailaren 16an, igandea, Herri Bira lasterketa jokatu zen Urnietan. 105 lagunek hartu zuten parte 9,5 km-ko lasterketan eta Elgoibartik neska bat, Pilar Arriola ezaguna, izan genuen. 12 neskak amaitu zuten lasteketa eta Pilarrek 3. postuan amaitu zuen ibilbidea. Sailkapen orokorrean, berriz, 50. egin zuen elgoibartarrak. Guztira, 42 minutu eta 44 segundo behar izan zituen. Postua Izena Denbora 50 Pilar Arriola 00:42:44 Sailkapen osoa: http://www.herrikrossa.com/castellano/Default.asp
Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.
Urgazi Triatloi Taldea
ondo, bagoiez piano piano, aunke laster helduko di duatloiek.