7 elgoibartar, Aizkorriko mendi-maratoian

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2007-09-23 00:00

Eguraldi bikaina, sargoria, eta jende andana. Horiek atzo Urbiako zelai eta inguruetako ezaugarri nagusiak. Giro ezin hobean inoizko lasterketa jendetsu eta gogorrenean, Euskal Herriko mendi lasterketen hitzordua arrakastatsua izan zen atzo, irailak 23, igandea. 26 neskak eta 322 mutilek hartu zuten parte Zegama eta Aizkorri arteko mendi-maratoian. 5 elgoibartar izan genituen tartean. Helmugan lehenengoa Jon Revert Urgaziko kidea izan genuen. Lasterketa bikaina eginez amaitu zuen Revertek aurtengo denboraldia eta 61. izan zen 42 kilometroko ibilbidearen helmugan. Ondoren, Unai Narbaiza, David Conde, Xabier Bergaretxe, Asier Arrieta, Josu Mendikute eta Aitor Osoro helmugaratu ziren. Elgoibartar guztiak lehenengo 160 postuetan sartu ziren. Lasterketa Kilian Jornet katalanak irabazi zuen, 3 ordu eta 56 minutuko denbora egin zuen. Nesketan, berriz, Corinne Favre frantziarra izan zen lehenengoa.

Hauxe da elgoibartarren sailkapena:

Postua Izena Denbora
61 Jon Revert 04:59:49
74 Unai Narbaiza 05:05:31
85 David Conde 05:12:17
90 Xabier Bergaretxe 05:14:03
162 Asier Arrieta 05:40:39
267 Josu Mendikute 06:24:48
297 Aitor Osoro 06:44:34

Sailkapen osoa: http://www.zegama-aizkorri.com/zegama2007.pdf


Utzi iruzkina: