2 elgoibartar, Olatzagutia-Urbasan
Atzo, irailak 29, Olatzagutia-Urbasa arteko lehen mendi-lasterketa korritu zen. Maratoi erdia izan zen, hau da, 22 km pasatxokoa. Guztira, 1244 metroko desnibel metatuari egin zioten aurre lasterkariek eta tartean 1156 m garai den Tontorraundi gailurra ere zapaldu zuten. 153 lagunek amaitu zuten proba eta tartean 2 elgoibartar izan ziren. Aizkorriko mendi-maratoirako prestakuntza baliatuta Xabier Bergaretxe oso fin ibili zen Olazagutian, eta 19. postuan sailkatu zen. Eduardo Uribe elgoibartarra ere izan zen. Lasterketa Unai Mendiak (01:51:39) eta Izaskun Zubizarretak (02:22:41) irabazi zuten. Hona hemen sailkapena:
Postua | Izena | Denbora |
19 | Xabier Bergaretxe | 02:06:46 |
94 | Eduardo Uribe | 02:33.31 |
Sailkapen osoa: http://www.herrikrossa.com/castellano/Default.asp
Informazioa eta argazkiak: http://www.olatzagutia-urbasa.net/
Iruzkinak
Utzi iruzkina: