Larunbatean, irailak 15, amaitu zen ofizialki 2007ko duatloi eta triatloi denboraldia. Azken hitzordua Lasarte-Oriako duatloi krosa izan zen. Sprint luzerako (7-20-3,8) mendiko proban neska batek eta 42 mutilek hartu zuten parte. Javier Garcia (01:35:48) eta Inma Rafael (02:12:55) triatleta ezagunak izan ziren bi kategorietako garaileak. Urgazi triatloi taldeko Alexander Agirretxek 14. postuan amaitu zuen (01:54). Postua Izena Denbora 14 Alexander Agirretxe 01:54:00 Sailkapen osoa: http://www.triatloi.org/clasificaciones2007/lasarte_cros_archivos/MASCULINA.pdf Argazkiak: ...
Irailaren 9an, Simon Aldazabalen omenezko Arrateko XII. igoera lasterketa jokatu da Eibarren. 56 lagunek hartu dute parte guztira, eta tartean, Urgaziko kide Jon Revert elgoibartarra izan dugu. Aizkorriko maratoirako prestatzen ari da Jon eta sasoi puntu bikainean dago. Gaurkoan, 4. egin du helmugan. 29 minutu eta 10 segundo behar izan ditu 5 kilometro eta 530 metro igarota Arrateko gainera iristeko. Lehenengoa Enekoitz Aizpuru azpeitiar korrikalari zaildua izan da. 26 minutu eta 56 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Jon Adur elgoibartarrak ere hartu du parte, juniorretan (32:40). ...
Bukatu dira Euskal Herriko zirkuituko probak. Zumaiako triatloi olinpikoa izan zen zirkuituko azkena, eta orduan bukatu zen triatleta askoren denboraldia: "atseden hartzeko" garaia iritsi da. Trialtoi denboraldia motza izaten da Euskal Herrian eta 2 hilabetetan pilatzen dira lasterketa guztiak. Hala ere, badira oraindik triatloi interesgarriak Euskal Herritik kanpo, iraila eta urria partean. Sasoi puntuari eutsiz gero eta gogoak laguntzen badu, badago non korritu: - Donibane Lohizuneko triatloi olinpiko bikoitza (3000+80+20) datorren asteburuan ospatuko da. - Espainiako Triatloi luzeko ko...
Euskal Herriko federazioak duela gutxi atera ditu aurtengo denboraldiko emaitzak eta honako hauek izan dira: Taldeka, mutiletan, guztira 31 taldek puntuatu dute: Atletiko San Sebastian 2178 Urbiko TT Basauri 2046 Urdaitri T.T. 2010...
Abuztuaren 3an Oiartzungo Herri Krosa jokatu zen. Udako saio honetan 82 lagunek hartu zuten parte eta tartean Zigor Egia elgoibartarra izan zen. 51. postuan sailkatu zen eta 39 minutu eta 53 segundo behar izan zituen 9 kilometroko ibilbide gorabeheratsua lasterka egiteko. Hona hemen sailkapena: Postua Izena Denbora 51 zigor egia lejardi 39,53
Uztailaren 22an, igandea, Getaria-Zarautz igeriketa-trabesia klasikoa izan zen. Inoiz baino parte-hartzaile gehiago bildu dira aurten Getaria eta Zarautz artean 2.800 metro igerian egiteko. Guztira 567 mutilek eta 166 neskak amaitu zuten proba. Gorka Ripa izan zen guztietan azkarrena, eta 35 minutu eta 38 segundo baino ez zituen behar izan proba amaitzeko. Nesketan, berriz, Ziortza Llorentek 39 minutu eta 24 segundoan egin zuen ibilbidea. Guztien artean 10 elgoibartar izan ziren, horietatik 4 neskak. Mutiletan David Soto izan zen lehena, 110. postuan sailkatu zen 48 minutu eta 3 segund...
Uztailaren 22an Zallako mendi-maratoia, mendi-martxa eta BTT lasterketa izan ziren. Lasterketa izaten da guztietan nagusia eta proba gogor honetan 1.461 metro egin zituzten lasterkariek goraka eta beste 2.040 metro beheraka. 499 lagunek amaitu zuten lasterketa eta tartean 4 elgoibartar izan ziren, mendi-maratoietan oso marka onak egiten ari direnak laurak: Xabier Bergaretxe, Unai Narbaiza, David Conde eta Jose Antonio Nogales. Bikain aritu ziren laurak. Xabier eta Unai, esaterako, hurrenez hurren, 10. eta 11. izan ziren sailkapen orokorrean. Ricardo Mejia ezaguna izan zen garaile (02:4...
Uztailaren 22an, Gasteizko Triatloin Olinpiko bikoitza (3-80-20) jokatu zen. Triatloi Olinpikoak baino luzeagoa baina distantzia luzekoak baino motzagoa da Triatloi Olinpiko bikoitza. 254 mutilek hartu zuten parte eta berriro ere Llanos anaiak izan ziren garaile. Bestalde, 17 neskak amaitu zuten eta Virginia Berasategi izan zen lehena. Elgoibarko bi ordezkari izan genituen lasterketa gogor honetan, biak ere Urgaziko kideak. Imanol Rodriguez eta Iñaki Konde hain zuzen ere. Imanol 155. postuan sailkatu zen, eta guztira 4 ordu eta 56 minutu behar izan zituen ibilbidea amaitzeko. Iñaki Kondek, ...
Larunbatean, uztailak 14, Euskal Herriko Triatloi Zirkuituko azken proba olinpikoa (1,5-45-10) jokatu zen, Zumaian. 242 mutilek eta 19 neskak amaitu zuten lasterketa eta tartean bi elgoibartar izan genituen, Urgaziko kideak biak ala biak. Ibon Gabilondok bikain amaitu du aurtengo denboraldia, eta azken proban 7. sailkatu da, irabazlearengandik 5 minutura. Borja Uriarte izan da beste elgoibartarra, 197. postuan sailkatu zen. Hemen sailkapena eta denborak: Postua Izena Denbora 7 Ibon Gabilondo 02:14:43 197 Borja Uriarte 02:53:20 Sailkapen osoa: http://www.triatlo...
Uztailaren 7an Karmengo jaiak direla eta, herri lasterketa izan zen Markina-Xemeinen. 70 lagunek hartu zuten parte eta tartean hiru elgoibartar izan ziren. 7 kilometroko ibilbidea egin zuten korrikalariek. Hemen denbora eta sailkapena: Postua Izena Denbora 14 Angel Maria Lopez 00:25:52 28 Luis Anakabe 00:28:22 45 Carlos Ayesta 00:30:37 Sailkapen osoa: http://www.herrikrossa.com/castellano/Default.asp
Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.
Urgazi Triatloi Taldea
ondo, bagoiez piano piano, aunke laster helduko di duatloiek.