Mendi-maratoia, mendi-martxa eta bizikleta-martxa Zallan

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2007-07-22 00:00

Uztailaren 22an Zallako mendi-maratoia, mendi-martxa eta BTT lasterketa izan ziren. Lasterketa izaten da guztietan nagusia eta proba gogor honetan 1.461 metro egin zituzten lasterkariek goraka eta beste 2.040 metro beheraka. 499 lagunek amaitu zuten lasterketa eta tartean 4 elgoibartar izan ziren, mendi-maratoietan oso marka onak egiten ari direnak laurak: Xabier Bergaretxe, Unai Narbaiza, David Conde eta Jose Antonio Nogales. Bikain aritu ziren laurak. Xabier eta Unai, esaterako, hurrenez hurren, 10. eta 11. izan ziren sailkapen orokorrean. Ricardo Mejia ezaguna izan zen garaile (02:45:26), nesketan, berriz, Monica Aguilera katalana (03:59:11). Hona hemen denborak eta sailkapena:

Postua Izena Denbora
10 Xabier Bergaretxe 03:15:30
11 Unai Narbaiza 03:15:39
235 David Conde 04:25:38
236 Jose Antonio Nogales 04:25:40

Sailkapen osoa: http://www.galarleiz.org/clasificaciones/2007/Carrera2007.pdf

Bestalde, mendiko martxan 5 elgoibartarrek hartu zuten parte. Gorka Dominguez izan zen horietan lehena, 5 ordu eta 29 minutuko denborarekin. Postuak ez dituzten eman baina bai denborak, hona hemen 5 horienak:

Postua Izena Denbora
Gorka Dominguez 05:29:10
Antonio Gomez 05:37:37
Tomas Barruetabeña 06:06:49
Garikoitz Muñoz 06:34:29
Maite Barruetabeña 06:36:50

Sailkapen osoa: http://www.galarleiz.org/clasificaciones/2007/Marcha2007.pdf

Azkenik, mendiko bizikleta-martxan bi elgoibartarrek hartu zuten parte. Guztira 391 lagunek amaitu zuten eta hona hemen elgoibartarren denborak:

Postua Izena Denbora
91 Manuel Gallardo 03:04:49
311 Joxean Gurrutxaga 04:06:08

Sailkapen osoa: http://www.galarleiz.org/clasificaciones/2007/BTT2007.pdf

Argazkiak: http://www.mendolari.com/


Utzi iruzkina: