2 elgoibartar, Gasteizko triatloian
Uztailaren 22an, Gasteizko Triatloin Olinpiko bikoitza (3-80-20) jokatu zen. Triatloi Olinpikoak baino luzeagoa baina distantzia luzekoak baino motzagoa da Triatloi Olinpiko bikoitza. 254 mutilek hartu zuten parte eta berriro ere Llanos anaiak izan ziren garaile. Bestalde, 17 neskak amaitu zuten eta Virginia Berasategi izan zen lehena. Elgoibarko bi ordezkari izan genituen lasterketa gogor honetan, biak ere Urgaziko kideak. Imanol Rodriguez eta Iñaki Konde hain zuzen ere. Imanol 155. postuan sailkatu zen, eta guztira 4 ordu eta 56 minutu behar izan zituen ibilbidea amaitzeko. Iñaki Kondek, ostera, igerian eta bizikletan egin ostean bertan behera utzi zuen lasterketa Ironmanari begira prestaketari behar den arreta emateko. Hona hemen sailkapena eta denborak:
Postua | Izena | Denbora |
155 | Imanol Rodriguez | 04:56:39 |
Iruzkinak
Utzi iruzkina: