2007ko duatloi denboraldia
Euskal Herriko federazioak duela gutxi atera ditu aurtengo denboraldiko emaitzak eta honako hauek izan dira:
Taldeka, mutiletan, guztira 31 taldek puntuatu dute:
- Atletiko San Sebastian 2178
- Urbiko TT Basauri 2046
- Urdaitri T.T. 2010
21. Urgazi 1191 puntu
4 duatloitan puntuatu dugu (Oñati, Eibar, Sopelana eta Bilbo), hau da, 3 partaide edo gehiagok bukatu duatloi hori, eta ez dago gaizki gurea bezalako talde apal batentzat.
Taldeka, nesketan 5 taldek puntuatu dute:
1. Garraitz 1422
2. Atletiko San Sebastian 1089
3. Gasteizko Bulletvan 726
Nesketan Urgazik ez du punturik atera taldeka.
Bakarka, mutiletan:
1. Mikel Elgezabal 2200 puntu (6 duatloi onenak)
2 Patxi Urizar 2179 puntu (6 duatloi onenak)
3 Kepa Ruiz 2098 puntu (6 duatloi onenak)
….
76. Imanol Rodriguez 1260 puntu (5 duatloi)
132. Jose Antonio Ruiz 850 puntu (3 duatloi)
173. Jon Revert 703 puntu (3 duatloi)
209 Alexander Agirretxe 598 (2 duatloi)
210 Ibon Gabilondo 595 (2 duatloi)
449 Jose Ramon Ortuoste 202 puntu (duatloi 1)
466 Iñigo Ansola 187 puntu (duatloi 1)
Dudarik gabe Mikel Elgezabal izan da aurtengo denboraldiko sorpresa. Aurten debutatu du, baina aurreko ibilbidea kontuan hartuta, nahiko logikoa dirudi garaipena lortu izana. Patxi Urizarrek ere maila ikaragarria erakutsi du aurten.
Gure taldetik 7 mutilek hartu dituzte puntuak eta lehenengoa Imanol Rodriguez izan da, denboraldi hasieratik bukaera ararte ibili da Imanol txapelketetan eta konstantziak eman dio lehen postua taldean.
Ez dugu ahaztu behar Zirkuitotik kanpo dagoen Arrigorriagako duatloi luzean taldeko 3 kidek bukatu zutela froga gogorra eta 10. izan ginela 21 taldeko sailkapenean.
Nesketan ez dugu partaiderik izan aurtengo duatloi denboraldian.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: