Bukatu da triatloi denboraldia, Euskal Herrian
Bukatu dira Euskal Herriko zirkuituko probak. Zumaiako triatloi olinpikoa izan zen zirkuituko azkena, eta orduan bukatu zen triatleta askoren denboraldia: "atseden hartzeko" garaia iritsi da. Trialtoi denboraldia motza izaten da Euskal Herrian eta 2 hilabetetan pilatzen dira lasterketa guztiak.
Hala ere, badira oraindik triatloi interesgarriak Euskal Herritik kanpo, iraila eta urria partean. Sasoi puntuari eutsiz gero eta gogoak laguntzen badu, badago non korritu:
- Donibane Lohizuneko triatloi olinpiko bikoitza (3000+80+20) datorren asteburuan ospatuko da.
- Espainiako Triatloi luzeko kopan ere badaude oraindik bi proba; Sanabrian (Zamora) triatloi olinpiko bikoitza izango da irailaren 9an eta azken proba Ibizan C distantziako Home De Ferro famatua urriaren 7an.
- Espainiako txapelketa ere irailaren 22ko eta 23ko asteburuan korrituko da, Jaenen.
- Munduko lasterketetan, zalantzarik gabe, lasterketa garrantzitsuena Hawaiiko Ironman famatua da. Urriaren 13an Hawaiiko Kona uhartean izango da eta euskaldunak punta-puntako postuetan ikusteko aukera izango dugu; emakumeetan Virginia Berasategi izango da euskal ordezkari nagusietakoa, eta batez ere gizonezkoetan Eneko Llanos. Proba honen inguruan, geroago ere hitz egingo dugu…
Iruzkinak
Utzi iruzkina: