10 elgoibartar, Getaria-Zarautz trabesian
Uztailaren 22an, igandea, Getaria-Zarautz igeriketa-trabesia klasikoa izan zen. Inoiz baino parte-hartzaile gehiago bildu dira aurten Getaria eta Zarautz artean 2.800 metro igerian egiteko. Guztira 567 mutilek eta 166 neskak amaitu zuten proba. Gorka Ripa izan zen guztietan azkarrena, eta 35 minutu eta 38 segundo baino ez zituen behar izan proba amaitzeko. Nesketan, berriz, Ziortza Llorentek 39 minutu eta 24 segundoan egin zuen ibilbidea. Guztien artean 10 elgoibartar izan ziren, horietatik 4 neskak. Mutiletan David Soto izan zen lehena, 110. postuan sailkatu zen 48 minutu eta 3 segundo egin zituen. Nesketan, berriz, Amaia Revert Urgaziko kidea izan zen lehen elgoibartarra. 40. postuan sailkatu zen eta guztira 51 minutu eta 55 segundo behar izan zituen proba amaitzeko. Hona hemen denborak eta sailkapena:
Neskak:
Postua | Izena | Denbora |
40 | Amaia Revert | 51:55 |
107 | Itziar Elustondo | 01:01:41 |
109 | Ines Segura | 01:01:53 |
140 | Lidia Bacaicoa | 01:07:30 |
Sailkapen osoa: http://www.championchipnorte.com/externos/20070722195027_XXXVII_TRAVESIA_A_NADO_GETARIA-ZARAUTZ_IGERIALDIA/reszatautzABSOLUTA%20FEMENINA.htm
Mutilak:
Postua | Izena | Denbora |
112 | David Soto | 48:03 |
359 | Jose Angel Agirre | 58:59 |
427 | Andres Alberdi | 01:01:32 |
464 | Juanjo Etxeberria | 01:05:42 |
474 | Jon Revert | 01:06:12 |
558 | Joseba Konde | 01:20:45 |
Sailkapen osoa: http://www.championchipnorte.com/externos/20070722195027_XXXVII_TRAVESIA_A_NADO_GETARIA-ZARAUTZ_IGERIALDIA/reszatautzABSOLUTA%20MASCULINA.htm
Iruzkinak
Utzi iruzkina: