Hotza, izotza, elur bustia... Eguzkiak ez du berotu, baina korrikalarien gogoak eta ikusleen oihuek aise epeldu dituzte Karakateko maldak. 34 lagunek hartu dute parte eta Iñigo Lariz izan da azkarrena. nagusitasunez jantzi du txapela. Pilar Arriola izan da emakume bakarra, eta indartsu iritxi da Elgoibarko gailurrera. Karakate, beti bezala, onenentzat baino ez da. Postua Izena Herria Denbora 1 Iñigo Lariz Elgoibar 31:32 2 Mikel Albeniz Donostia 31:57 3 Jose Mari Fdez. (Suso) Elgoibar 32:28 4 Igor Urionabarrenetxea Aulestia 33:09 ...
Larunbatean, azaroak 17, Karakateko igoera jokatuko da. 2,5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute korrikalariek, eta guztira, 700 metroko malda izango dute oztopo. Joan den urtean Aritz Kortabarria arrasatearrak irabazi zuen lasterketa. Irabazi eta gainera marka berria ezarri zuen, Jose Mari Fernandez "Suso" elgoibartarrak 1997an lortutako errekorra 43 segundoan hobetuta. Arrasatearrak 29 minutu behar izan zituen Plaza Handitik Karakate gainera iristeko. 2006an 38 lagunek hartu zuten parte eta Ibon Gabilondo izan zen lehen elgoibartarra (32:02). Emakume bakarrak hartu zuen parte, P...
Azaroaren 11n izan da aurten Behobia-Donostia lasterketa ospetsua. 20 kilometroko ibilbidean 14.500 lagunetik gora aritu dira korrika gaur eta inoizko partaidetza handiena izan da. Lasterketa Txema Martinezek irabazi du hirugarrenez (1:01:47). Elgoibartik 99 lagun joan dira, 10 neska eta 89 mutil. Guretarretan, Jose Antonio Ruiz izan da azkarrena (1:09:30). Neskak: Postua Izena Abizena Denbora 2504 maider lehr arambarri 01:28:25 4667 pilar arriola diez 01:34:39 5941 lourdes san martin andonegi 01:38:23 8087 amaia jauregui barrutia 01:44:51 ...
Gaur, azaroak 3, beste lasterketa polit bat ere izan da gure inguruan: II. Plaentxi-Bergara lasterketa. Antxintxika triatloi taldeak antolatuta, 10 kilometroko proban 300 bat lagunek hartu dute parte. Tartean 16 elgoibartar izan dira, 14 mutil eta 2 neska. Lasterketa Driss Bensaidek irabazi du, eta nesketan Maitane Txueka izan da azkarrena. Sailkapenean huts asko daudela ikusi dugu, besteak beste, korrikalari askoren izenak falta baitira. Elgoibarkoen denborak jarriko ditugu hemen, baina astean zehar Antxintxikakoek behin betiko sailkapena eta denborak eskuratuko dizkigute eta dauden gorabe...
Gaur, azaroak 3, Orioko II. Herri Lasterketa korritu da. Guztira 370 lagunek egin dute 11 kilometroko korrikaldi laua, tartean 3 elgoibartarrek. Kamel Zianik (36:33) irabazi du proba, eta nesketan Rakel Llamas (40:42) izan da azkarrena. Postua Izena Denbora 131 Julen Irizar 47:07 140 Angel Eguren 47:18 258 Josu Zubiaurre 52:35 Sailkapen osoa: http://www.herrikrossa.com/castellano/Default.asp Argazkiak: http://www.festak.com/FESTAK/GIPUZKOA/orio/5/marco.htm
Joan den igandeak, urriak 28, Lasarte-Oriako herri lasterketa jokatu zen. 10,8 kilometroko ibilbidean 970 lagunek egin zuten korrika eta tartean 10 elgoibartar hauek aritu ziren: Postua Izena Denbora 74 Imanol Rodriguez 39:33 123 Iñigo Ortuoste 40:54 239 Iñigo Iturbe 42:49 419 Asier Arzamendi 46:07 421 Ibai Etxabe 46:07 461 Alberto Agirrebeña 46:43 465 Ibon Gabilondo 47:06 506 Elias Fernandez 47:33 517 Joseba Manzano 48:53 744 Kerman Moreno 51:59 Sailkapen osoa: http://www.herrikrossa.com/castellano/Default.asp Argazkiak: http://www.ostadarkf.org/modules.php?op=m...
Urriaren 28an beste lasterketa bat ere izan zen: Ataunen, 3 auzoetako XXVII. lasterketa korritu zen.157 lagunek hartu zuten parte eta tartean Jose Antonio Ruiz del Rey elgoibartarra izan zen. 6. postuan sailkatu zen eta ordubete eta 3 minutu behar izan zituen 17,3 kilometro egin ostean helmugaratzeko. Postua Izena Denbora 6 Jose Antonio Ruiz 01:03:13 Sailkapen osoa: http://www.herrikrossa.com/castellano/Default.asp
Euskal Herriko Triatloi Federazioak 2008ko behin-behineko duatloi-triatloi egutegia argitaratu berri du. Hona hemen oraingoz izango diren probak: MARTXOA 3 DURANGOKO DUATLOIA DURANGO MOTZA 9 BASAURIKO DUATLOIA BASAURI SPRINA 15 OÑATIKO DUATLOIA OÑATI MOTA 30 BARAKALDOKO DUATLOIA BARAKALDO SPRINA APIRILA 6 AZKOITIKO DUATLOIA AZKOITIA MOTZA 12 ARRIGORRIAGAKO DUATLOIA ARRIGORRIAGA LUZEA 19 GERNIKAKO DUATLOIA GERNIKA SPRINA 21 ARRIGORRIAGAKO DUATLOIA ARRIGORRIAGA LUZEA 26 ARBIZUKO DUATLOIA ARBIZU ...
Ohi dugunez, lasterketak izan eta berehala saiatzen gara gure blog honetan emaitzak argitaratzen. Nolanahi ere, bidea ez da beti erraza izaten. Joan den asteburuan, bi lasterketa izan dira gure inguruan: larunbatean, hilak 20, Goierrigaraia atletismo taldeak antolatuta Urretxu-Zumarraga arteko 10 km-ko lasterketa izan zen. Igandean, berriz, hilak 21, Donostiako 15 km-ko lasterketa. Bien emaitzak eskatzen ari gara etengabe federazioetara baina ez dituzte oraindik prest, ez bederen Elgoibarko korrikalarienak. Donostiakoan 1803 lagunek hartu zuten parte guztira eta elgoibartar asko izan ziren ...
Joan den asteburuan, larunbat gauetik igande goizera, Hawaiiko ironmana jokatu da, Kona herrian. Munduko triatloi proba gogorrena (3,8km igerian, 180km bizikletaz eta 42,195km korrika) Chris McCormack australiarrak irabazi zuen; 8 ordu, 15 minutu eta 34 segundo behar izan zituen helmugara iristeko. Emakumezkoetan, berriz, Chrissie Wellington izan zen lehenengoa (9:08:45). Euskaldunak ere izan dira. Pro kategorian hiru ordezkari genituen baina Llanos gasteiztarrak bakarrik amaitu du proba, zazpigarren postuan. 8 ordu eta 26 minutuko lana egin zuen. Ezin izan du beraz, lehengo urtean ...
Bizikletan, korrika eta igerian. Halaxe ibiltzen gara gehienetan. Urgazi Triatloi Taldearen bloga duzu hau, gustuko ditugun kirolei eta taldeari buruzko informazioa jasotzeko txokoa. Ez dira bazter geratuko hala ere, triatloiaz gain, bestelako lasterketak ere. Artxibategian makina bat kontu aurkituko duzu.
Urgazi Triatloi Taldea
ondo, bagoiez piano piano, aunke laster helduko di duatloiek.