Hawaiiko biharamuna

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2007-10-15 00:00

Joan den asteburuan, larunbat gauetik igande goizera, Hawaiiko ironmana jokatu da, Kona herrian. Munduko triatloi proba gogorrena (3,8km igerian, 180km bizikletaz eta 42,195km korrika) Chris McCormack australiarrak irabazi zuen; 8 ordu, 15 minutu eta 34 segundo behar izan zituen helmugara iristeko. Emakumezkoetan, berriz, Chrissie Wellington izan zen lehenengoa (9:08:45).

 Hawaiiko ironmanaHawaiiko ironmana

Euskaldunak ere izan dira. Pro kategorian hiru ordezkari genituen baina Llanos gasteiztarrak bakarrik amaitu du proba, zazpigarren postuan. 8 ordu eta 26 minutuko lana egin zuen. Ezin izan du beraz, lehengo urtean lorturiko bosgarren postua hobetu. Virginia Berasategik eta Hector Llanosek ez zuten lasterketa amaitu. Berasategiri eltxo batek ziztada eman zion eta ondoren arazoak izan zituen bizikletan. Hectorrek ere hainbat gorabehera izan zituen bizikletan. Bestelako mailetan ere izan ditugu euskaldunak; Xabi Lekue pasaiatarrak 9 ordu, 5 minutu eta 33 segundoko denbora egin zuen. Jon Treku zarauztarrak 9 ordu, 36 minutu eta 52 segundoan bete zuen ibilbidea. Eneko Elosegi beasaindarrak 10 ordu, 7 minutu eta 14 segundo behar izan zituen.

Hawaiiko ironmana Hawaiiko ironmana

Informazio gehiago: http://ironman.com/worldchampionship


Utzi iruzkina: