Karakateko igoera, larunbatean

urgazi 1456153462931 Urgazi Triatloi Taldea | 2007-11-12 00:00

Larunbatean, azaroak 17, Karakateko igoera jokatuko da. 2,5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute korrikalariek, eta guztira, 700 metroko malda izango dute oztopo.

Karakateko igoera

Joan den urtean Aritz Kortabarria arrasatearrak irabazi zuen lasterketa. Irabazi eta gainera marka berria ezarri zuen, Jose Mari Fernandez "Suso" elgoibartarrak 1997an lortutako errekorra 43 segundoan hobetuta. Arrasatearrak 29 minutu behar izan zituen Plaza Handitik Karakate gainera iristeko. 2006an 38 lagunek hartu zuten parte eta Ibon Gabilondo izan zen lehen elgoibartarra (32:02). Emakume bakarrak hartu zuen parte, Pilar Arriola elgoibartarrak.

2006ko sailkapena:

1 Aritz Kortabarria 29'00"
2 Josu Arregi 29'18"
3 Ionut Zinka 30'05''
4 Mikel Navarro 31'01''
5 Ibon Gabilondo 32'02''
6 Jose Mari Fernandez (Suso) 32'19''
7 IƱigo Ortuoste 32'32''
8 Julen Garitano 32'36''
9 Joseba Tobar 33'01''
10 Haritz Arrieta 33'27''
11 Jon Revert 33'32''
12 Igor Urionabarrenetxea 34'00''
13 Jose Cruz Montes 34'00''
14 Jose Antonio Ruiz del Rey 34'23''
15 Igor Rey 34'43"
1 Pilar Arriola 40'46'

 Argazkiak: http://www.flickr.com/photos/89982959@N00

Argazki gehiago: http://www.elgoibarren.net/component/option,com_zoom/Itemid,34/catid,86/


Utzi iruzkina: