2 elgoibartar, Zumaiako triatloian
Larunbatean, uztailak 14, Euskal Herriko Triatloi Zirkuituko azken proba olinpikoa (1,5-45-10) jokatu zen, Zumaian. 242 mutilek eta 19 neskak amaitu zuten lasterketa eta tartean bi elgoibartar izan genituen, Urgaziko kideak biak ala biak. Ibon Gabilondok bikain amaitu du aurtengo denboraldia, eta azken proban 7. sailkatu da, irabazlearengandik 5 minutura. Borja Uriarte izan da beste elgoibartarra, 197. postuan sailkatu zen. Hemen sailkapena eta denborak:
Postua | Izena | Denbora |
7 |
Ibon Gabilondo |
02:14:43 |
197 |
Borja Uriarte |
02:53:20 |
Sailkapen osoa: http://www.triatloi.org/clasificaciones2007/zumaia_archivos/MASCULINA.pdf
Iruzkinak
Utzi iruzkina: